Lorenzo Ondarra

DaArus108_Lorenzo_Ondarra

Lorenzo Ondarra  (1931-2012).

Konposatzaile eta organu-jole kaputxinoa, Nafarroako Bakaiko herriaan jaio zen. 1949an egin zen fraide, eta 1954an apaiztu. Ondoko bizilekuak hauek izan ditu: Altsasuko Ikastetxea eta komentua eta Donostiakoa.

Musika-ikasketak eliz ikastaroaren barnean hasi zituen; ereserki gregoriotarra Madrileko Musika Sakratuko Goi-Eskolan eta Montserrat-en (1961) ikasi zuen; organu eta konposaiketa, berriz, Donostiako Kontserbatorioan, Garbizu eta Escudero-rekin (1957-1963). Azkenik, Siena eta Darmstadt-en udaldietan osatu zuen prestaketa teknikoa. Hainbat Sari irabazi du: «Diálogos»ekin Sari Nazionala (1969, T. Marco–rekin batera), Jaiotzazaleen Saria «Canciones de Navidad» (1964, Iruñea), Orfeó Català-rena «Set cançons catalanes» obrarekin (1964). Besteak beste, Ondarra-ren sorkarien artean koru, orkestra, piano eta beste tresna ezberdinetarako lanak gogora daitezke.

Eliz musikan eta doinu herritarren gain lan egin du asko: alde batetik, orkestra handirako «Pascua Gregoriana» (1964) edo piano-haritarako «Laudes» (1992) ditu, edo sarritan entzun den «Salve Regina» (1981) nahiz «Magnificat» (1986); bestalde, euskal musikatik datoz ondokoak: «Alkidantzan» (1973), «Jai-abestiak» (1974: Tolosan eta Bilbon sarituak), «Jokuak» (1976), «Hiru euskal kanta» (1989), «Lo-kantak» (1996). San Frantziskoren Eguzki Anaiaren Abestiak ere eman dio bide saio landu bat egiteko: «Loas: Poema franciscano» (1964, 1976). Bere kabuz edo enkarguz, txistu lagundu nahiz bakarrerako lanik franko eman du:

«Sakandar» (1977), «Iñauteri» (1978), «Aitziber» eta «Txoriez» (1983). Urte askotako irakas-jardunari erantzunez, musika-irakaskuntzarako sorturiko langai pedagogikoak ezin dira ahantzi (hiru liburuska).

Euskadi Orkestra, Orfeó Catalá, Andra Man eta abarrek estreinatu dizkiote lanak, eta Errenteriako Musikaste-n, jole bezala parte hartzeaz gain, Ondarraren hainbat obra eskaini izan da (1976, 1977, 1985).

Lorenzo Ondarra (1931-2012)

nació en Bakaikoa, Navarra en 1931. Compositor y organista, en 1949 entró en la Orden Capuchina, celebrando el sacerdocio en 1954.

Hizo sus estudios musicales y religiosos  a la vez en distintos centros docentes de la Orden. Más tarde estudió canto gregoriano en la Escuela Superior de Música Sacra de Madrid así como en Montserrat.

Entre 1957 y 1963 estudió órgano con Tomas Garbizu y Composición con Francisco Escudero en el Conservatorio Superior de Música de San Sebastián. También ha seguido cursos de verano en Siena y Darmstadt. En 1969 recibió el premio nacional de música (compartido con T. Marco) por su obra “Diálogos”; así mismo ha recibido premios por sus «Canciones de Navidad» (1964, Pamplona-Iruñea) y del Orfeó Català  (1964) por su obra «Set cançons catalanes».

Entre sus composiciones tiene música para coro, piano, orquesta y conjuntos de cámara. Han trabajado intensamente tanto la música religiosa como la de raíces populares: entre sus composiciones religiosa son de destacar la «Pascua Gregoriana» (1964) o sus muy conocidas obras  «Salve Regina» (1981) y «Magnificat» (1986) para orquesta y coro y  «Laudes» (1992) para piano y cuerda; entre su música de raíces vascas hay que destacar «Alkidantzan» (1973), «Jai-abestiak» (1974: premiada en  Tolosa y Bilbao), «Jokuak» (1976), «Hiru euskal kanta» (1989) y «Lo-kantak» (1996).

Entre sus obras “franciscanas” merece mención aparte «Loas: Poema franciscano» (1964, 1976). Tanto por cuenta propia como por encargo ha contribuido con una obra considerable a la literatura del txistu con: «Sakandar» (1977), «Iñauteri» (1978), «Aitziber» y «Txoriez» (1983). También ha escrito tres libros de pedagogía musical. La Orquesta de Euskadi, el Orfeó Catalá, las Corales Andra Mari y de Etxarri Aranaz (aAr043) ha estrenado obras suyas.

Como concertista ha participado en distintas ocasiones en Musikaste y como organista litúrgico durante muchos años en la Iglesia de los RR PP Capuchinos de San Sebastián.

Mostrando todos los resultados 5