Browsing shop tag

Luis Iruarrizaga

Luis Iruarrízaga Agirre (1891-1928)

1891eko abuztuaren 25ean Bizkaiko Yurren jaioa, Madrilen hil zen 1928ko apirilaren 13an. Oso gaztetatik Mariaren Bihotzaren Misiolarien Kongregazioko eskolan sartzen da. Solfeoko lehen lezioak Jerónimo Ramiro de Urretxarengandik jasoko ditu, geroago aita Nicolás Medrano eta aita Iturbide izango dira harmoniumaren ikasketetan sartuko dutenak. Autodidakta moduan harmoniaren ezagutze lanetan sartzen doa Haller eta Duranden tratatuak ikasiaz. Martín Rodríguezen aholku eta orientazio batzuk jasotzen ditu. Pixka banaka bere lehenengo tipo erlijiosoko konposizioak idazten doa. 1908an Eslabaren metodoaren araberako klaseak jasoko ditu Aita Jose Gonzalezen eskutik.
Palestrina, Vitoria eta Bach-en obraren ikasketarekin hasten da. 1912an Vincent d´Indy-ren konposizioko tratatuaren irakurketan sartzen da eta beranduago bere musikako ezaguerak sakontzen ditu Palestrina, Vitoria eta Lassoren musika ikasiaz.
1921ean Parisera joango da eta D. Mocqueraurekin harremanetan jarriko da.
Solesmeseko beneditarren eragina erabakigarria da musikagilearengan. Charles Tournemirekin ere izango ditu harremanak. Garai honetan berotasunez hitz egiten du Ravel eta Debussyren musika frantsesari buruz, nahiz eta bere espiritua Beethoven, Wagner eta Straussen musikarengandik hurbilago egon.
Aita Luis Iruarrizagak musika produkzio garrantzitsua du, gehien bat erlijiozko generoari eskainia. Mezak, Salbeak, Erostak, Himnoak, Kantatak etab. idazten ditu. Subjektu gai moduan gregorianoari ematen dio lehentasuna, nahiz eta batzuetan gai herrikoiak ere erabili. Bere errepertorio organistikoa askoz murritzagoa da, gehien bat liturgiara zuzendua. Pio Hamargarrenaren Motu Propriorengandik abiatuz sortzen den mugimenduan integratutako eta sakonki espirituala da musika interesgarri hau.
————————————————
Luis Iruarrízaga Aguirre (1891-1928)

Nace en Yurre (Vizcaya) el 25 de agosto de 1891 y muere en Madrid el 13 de abril de 1928. Desde muy joven ingresa en el colegio de la Congregación de Misioneros del Corazón de María. Recibe las primeras lecciones de solfeo de D. Jerónimo Ramiro de Urrecha, más tarde son los padres Nicolás Medrano e Iturbide quienes le inician en la enseñanza del armonio. De forma autodidacta se va introduciendo en el conocimiento de la armonía estudiando los tratados de Haller y Durand. Recibe algunos consejos y orientaciones de Martín Rodríguez. Progresivamente va escribiendo sus primeras composiciones de tipo religioso. En 1908 recibe clases de armonía según el método de Eslava, del P. José González. Se inicia en el estudio de la obra de Palestrina, Vitoria y Bach. En 1912 se introduce en la lectura del tratado de composición de Vincent d´Indy y más tarde profundiza sus conocimientos musicales estudiando la música de Palestrina, Vitoria y Lasso. En 1921 se traslada a París y entra en contacto con D. Mocquerau. La influencia de los benedictinos de Solesmes es decisiva en el compositor. También se relaciona con Charles Tournemire. Por esa época habla con entusiasmo de Ravel y de la música francesa de Debussy, aunque su espíritu es más cercano a la música de Beethoven, Wagner y Strauss.
El P. Luis Iruarrízaga tiene una importante producción musical dedicada en su mayor parte al género religioso. Escribe Misas, Salves, Lamentaciones, Himnos, Cantatas, etc. Preferentemente utiliza el gregoriano como sujeto temático, aunque en ocasiones también emplea temas populares. Su repertorio organístico es mucho más limitado, destinado preferentemente a la liturgia. Se trata de música interesante, profundamente espiritual e integrada en el movimiento que surge a partir del Motu Proprio de Pio X.
—————————————————-
Luis Iruarrízaga Aguirre (1891-1928)

Born in Yurre (Biscay) on January 25th, 1891, he died in Madrid on April 13th, 1928. As a child he joined the Congregation of Missionaries of the Heart of Mary. He was taught solfa by D. Jerónimo Ramiro de Urrecha and, later, Fathers Nicolás Medrano and Iturbide taught him to play the harmonium. He taught himself harmony using Haller’s and Durand’s methods. He also received guidance and advice from Martín Rodríguez. As time went on he began composing his first religious works. In 1908 he was taught harmony by José González using Eslava’s methodand also started studying the works of Palestrina, Vitoria and Bach. In 1912 he became familiar with Vincent d´Indy’s composition treaty and the music of Palestrina, Vitoria y Lasso. In 1921 he went to Paris where he met D. Mocquerau. The Solesmes Benedictines had a significant influence on his musical outlook. He also got in touch with Charles Tournemire. Although at the time he spoke enthusiatically of Ravel and Debussy’s music, his spirit seems to be closer to the music of Beethoven, Wagner and Strauss.
Father Luis Iruarrízaga’s musical production is significant and mostly of religious content. He composed Masses, Salves, Lamentations, Hymns, Cantatas, etc. He prefered to use Gregorian themes although occasionally he also made use of popular ones. His organ repertoir is much more limited and mainly destined to liturgical use. His music is interesting, deeply spiritual and completely integrated in the Motu Proprio current.