Tomás Garbizu – ORGANO MUSIKA

4.99

ORGANO MUSIKA

DESCARGA el album completo o ESCUCHA ONLINE ➡️

  1. 01 - Agur Jaunak Coro Sáenz
  2. 02 - Haurtxo Seaskan Coro Sáenz
  3. 03 - Xarmangarria Coro Sáenz
  4. 04 - Ixil ixilik Coro Sáenz
  5. 05 - Arantzazu mendi abestia Coro Sáenz
  6. 06 - Cortejo y danza Coro Sáenz
  7. 07 - Sequentia Victima Paschalis Coro Sáenz
  8. 08 - Ainitz urte Esteban Elizondo
  9. 09 - Tríptico sobre un tema gregoriano Esteban Elizondo
  10. 10 - Tríptico del Buen Pastor José Manuel Azcue
  11. 11 - Introducción y Final - Improntu José Manuel Azcue
→ Me lo compro!

Description

Tomás Garbizu – ORGANO MUSIKA

Coro Sáenz, Esteban Elizondo, José Manuel Azkue

DESCARGA el album completo o ESCUCHA ONLINE

Tomas Garbizu maisuaren katalogo zabalean toki berezia hartzen du organo-musikak. Izan ere, organoa izan zen bere bizitza luzean gehien landu zuen instrumentua. Pasai San Pedroko organista gerra zibila aurretik. Madrilgo San Marcos eta San Luis de los franceses elizetako organista gerra ostean. Donostiako musika kontserbatorioko organo-katedradun hamazazpi urtez… Beti, neurri batean edo bestean, organoaren aulkiari estu lotuta. Ordu luze horietan hausnartutakoaren emaitza da disko honetan bildu dena. Goi mailako musika honek itxura berria eta jasoagoa hartzen du gure artean ditugun organo jotzaile hoberenen eskuetan, bi Cavaillé-Coll bikain bitarteko. 

Agur, Jaunak!

Garbizuk hiru alditan harmonizatu zuen organorako edozein ekitaldi ireki edo ixten duen euskal doinu hau. Grabaketa honetarako aukeratu dena Sol maior tonuan idatzia dago eta dagokion handitasuna dario. 

Haurtxoa sehaskan.

“Haurtxo polita sehaskan dago, zapi zuritan txit bero…” Klaudio Sagartzazu “Satarka” olerkari hondarribiarraren testu hunkigarri honi J. Olaizola maisuak egokitu zion musika. Musika ezti hau baliatu zuen Garbizuk bere harmonizazio goxoa egiteko. 

Txarmangarria.

“Txarmangarria zira, eder eta gazte…”. Bertsolariek ere sarritan erabili ohi duten zortziko txikiko doinu hau dugu obra honen oinarria. 1970. urtean idatzi zuen eta ikasle izan zuen Mari Koro Saenz organistari eskainia dago: “Iñoiz bada ta, emen bai ederki aski datorrela “txarmangarri” esatea, ya que la obra está dedicada a mi alumna de órgano Mari Coro Saenz, que sigue siendo tan jovial y tan gran artista”. 

Ixil-ixilik.

“Gaueko izar argitsuena…” gabon kanta ezagunaren doinua moldatu zuen Garbizuk organorako bertsio eder honetarako. Biziki estimatzen zuen doinu hau instrumentu konbinazio askorentzako moldatu zuen lezoar maisuak: tronpa-organoa, tronpeta-organoa, biolontxeloa-organoa, txistua-organoa, ahotsa-orkestra, abestaldea-pianoa… Lehen atalean, doinua harmonizazio hunkigarri batek biltzen du. Bigarrenean, ezkerreko eskuak melodia soila (tronpa gogora dakarkigun tinbre sakonean) jotzen duen bitartean, eskuinekoak, diseinu garden batez, giro berezian murgiltzen gaitu. 

Arantzazuko mendi abestia.

Benediktaren gai ezaguna, erromesen ibilaldi amaigabeak, ardiak inguruko mendietan… Arantzazuko ingurunea islaturik azaltzen zaigu orkestrarako ere idatzi zuen obra honetan. 

Cortejo y danza.

1974. urteko data duen obra hau idazteko Tomasek Baztan aldeko zenbait dantza eta doinu baliatu zituen.

Sequentia sobre “Victimae paschali”.

Gutunazal batean obra honi buruzko hitz esanguratsu hauek utzi zizkigun Garbizuk: “Victimae Paschali (Sequentia) en el año 1950 la escribí para un concierto que di en la iglesia de Santa María de San Sebastián para el Secretariado de Caridad. Predomina en esta obra el carácter de la música pentáfona. Es agradable aunque sus giros no suceden armónicamente con sorpresa y las modulaciones se van realizando con mucha naturalidad creciendo en interés según se acerca al final de la composición”. 

Ainitz urte.

Obra hau Esteban Elizondorentzat, eztei opari gisa idatzi zuen Garbizu maisuak. Partituran idatzi zuen eskaintzak hau dio: Dedicada a mi alumno de organo Esteban Elizondo, el día de su boda. Partituran bertan bestelako argibiderik ere ematen zaigu: Eresi onek adierazten du ala nunbait, Euskalerrian erabili oi diran ainbat alako musika: “agurra” “erreberentzia”, “alkate edo eztai doñu …”. Hona doinu horietako bat: 

Tríptico sobre un tema gregoriano.

Garbizuren konposizioen artean garrantzi eta meritu bereziko obra da, 1971. urtean Avilako nazioarteko lehiaketan “Santa Teresa” saria irabazi baitzuen. Lehiaketa hartara hamaika lan aurkeztu ziren, tartean Frantzia eta Alemaniako konpositoreenak. Hiru zati edo atal ditu Cunctipotens Genitor Deus izeneko Kyrial erromatarreko IV. mezan oinarritutako obra honek: 

Introito: Kyrieraren hasierako tema erregistro guztietan entzuten da garden. Prefacio: Aurrekoa baino intimistagoa, zubi-lana eginez. 

Toccata con diapente: Toccata guztiek berezkoa duten distira erakusten du honek ere. Kyriearen lehen lau notekin behe erregistroa bilakatzen da protagonista nagusi. 

Tríptico del Buen Pastor.

1954ko urtarrilean Artzain Onaren katedraleko organo handia estreinatu zen. Hori ospatzeko, OESA etxeak eta Madrileko Musika Kontserbatorioak lehiaketa bat antolatu zuten. Oinarrien arabera, lehiakide guztiek triptiko egitura izango zuen obra bana idatzi behar zuten. Tomasek bereari Jesus y la samaritana azpi-izenburua eman zion. Saritua gertatu zen obra honek, triptikoa izanik, hiru atal ditu, musika gregorianoari zor dizkion hiru tematan oinarrituak: 

Bo – ne pas – tor pa – nis ve – re 

Qui cre – dit in me 

Vi – di  quam 

1954ko urtarrilaren 19an Tomasek berak estreinatu zuen arren, geroztik mututurik egon da disko honetarako Jose Manuel Azkuek espreski interpretatu duen arte. 

Introducción y final impromptu.

Bazituen ia laurogei urte Garbizuk Cristobal Halffter lehiaketan accesit bat lortu zuenean obra honekin. 1981ko apirilaren 18an jo zuen lehen aldiz Jose Manuel Azkuek Donostiako Koruko Amaren basilikako Cavaillé-Coll organoan. 

Patxi Intxaurrandieta Aizpurua 

——————————————————————-

TOMAS GARBIZU: MÚSICA PARA ÓRGANO 

La música para órgano de Tomás Garbizu ocupa un lugar destacado en el amplio catálogo de su producción musical. El órgano fue, precisamente, el instrumento musical que le acompañó durante toda su vida. Antes de la guerra civil fue organista de Pasajes de San Pedro. Una vez acabada la guerra ocupó la organistía de las iglesias madrileñas de San Marcos y San Luis de los franceses. De 1954 a 1971 fue profesor de órgano del Conservatorio de Música de San Sebastián… Una vida vinculada inexorablemente al órgano. El presente disco es el fruto plástico de tantos años de convivencia entre el compositor y su apero favorito y casi exclusivo. Esta música elevada adquiere, si cabe, una nueva dimensión en las manos (y los pies) de los mejores intérpretes con que contamos entre nosotros haciendo brillar con luz propia a los dos grandes órganos Cavaillé-Coll de la capital guipuzcoana. 

Agur, jaunak!

Garbizu armonizó en tres ocasiones esta melodía inicio o colofón da la mayoría de nuestras reuniones. La elegida para esta grabación está en la tonalidad de Sol mayor y se aprecia en toda su estructura la grandiosidad que le corresponde. 

Haurtxoa sehaskan.

J. Olaizola es el autor de la delicada melodía que arropa el bello texto “Haurtxo polita sehaskan dago, zapi zuritan txit bero…” del poeta de Hondarribia Claudio Sagarzazu “Satarka”. Garbizu armoniza la melodía añadiéndole una breve variación. 

Txarmangarria.

“Txarmangarria zira, eder eta gazte…”. Tras una leve introducción arranca la melodía envuelta en una sugestiva armonización. En la segunda parte la melodía, que es interpretada por la mano izquierda, aparece nítida dentro de una atmósfera nueva creada por las notas rápidas de la mano derecha. Escrita en año 1970, está dedicada a su alumna de órgano Coro Sáenz. 

Ixil-ixilik.

“Gaueko izar argitsuena…”. Garbizu armonizó esta bellísima melodía navideña para diversas combinaciones de instrumentos: trompa-órgano, trompeta-órgano, violonchelo-órgano, txistu-organo, voz y orquesta, coro-piano… Tiene una estructura similar a la mencionada en la obra “Txarmangarria”. 

Arantzazuko mendi abestia.

El conocido tema de la benedicta, los incontables pasos de los peregrinos, los rebaños de las campas de Urbía… El entorno de Aranzazu se refleja en cada una de las notas de esta obra que conoce también una versión para orquesta. 

Cortejo y danza.

Esta obra escrita el año 1974 está repleta de diversas melodías de la zona del Baztan. Algunas de ellas las utilizó en otras obras y no son nada extrañas a la obra del padre Donostia. 

Sequentia sobre “Victimae Paschali”.

En un sobre perdido entre sus numerosos papeles encontramos este comentario al respecto: “Victimae Paschali (Sequentia) en el año 1950 la escribí para un concierto que di en la iglesia de Santa María de San Sebastián para el Secretariado de Caridad. Predomina en esta obra el carácter de la música pentáfona. Es agradable aunque sus giros no suceden armónicamente con sorpresa y las modulaciones se van realizando con mucha naturalidad creciendo en interés según se acerca al final de la composición”. 

Está basada, evidentemente, en la conocida secuencia del repertorio gregoriano Victimae paschali laudes. 

Ainitz urte.

Dedicada a su alumno Esteban Elizondo el día de su boda, está basada, como el mismo autor indica en la portada de la obra, en diversas melodías vascas: : “agurra” “erreberentzia”, “alkate edo eztai doñu…” 

Tríptico sobre un tema gregoriano.

Mereció el premio “Santa Teresa” en el Certamen internacional de música para órgano organizado por el ayuntamiento de Avila. Se presentaron once obras, algunas de autores franceses y alemanes. Está basada en la misa Cunctipotens Genitor Deus, IV del Kyrial romano y consta, como tal tríptico, de tres partes: 

Introito:

Las primeras notas del kyrie se escuchan nítidas en todos los registros 

Prefacio:

Más intimista que la sección anterior, hace de puente con la magnífica sección final. 

Toccata con diapente:

Majestuoso final donde el pedal se convierte en protagonista con las cuatro notas iniciales del mencionado kyrie. 

Tríptico de Buen Pastor.

El año 1954 se inauguró el gran de la catedral del Buen Pastor de San Sebastián. Para celebrar tal acontecimiento, la casa OESA y el Conservatorio de Música de Madrid convocaron conjuntamente un certamen de composición de música para órgano. Según las bases, cada participante debía componer un tríptico. Tomás Garbizu participo con la obra subtitulada Jesús y la samaritana. Como material temático utilizó tres temas del repertorio gregoriano, uno para cada parte del tríptico: Bone pastor panis vere para la primera; Qui credit in me para la segunda y, finalmente, Vidi aquam para la tercera. Desede que la estrenó su autor el 19 de enero de 1954 en la catedral del Buen Pastor desapareció del repertorio de los grandes organista hasta que la ha rescatado del olvido el maestro José Manuel Azkue en la versión que se ha integrado para el presente disco. 

Introducción y final impromptu.

Esta obra premiada con un accésit en el concurso de composición de música para órgano Cristobal Halffter fue estrenada por José Manuel Azkue el 18 de abril de 1981 en el gran órgano Cavaillé-Coll de la basílica de Nuestra Señora del Coro de San Sebastián. Desde entonces ha figurado siempre dentro de su repertorio. 

Patxi Intxaurrandieta Aizpurua 

GRABAKETAK / GRABACIONES:

1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta/y 9 : Juan Rekarte – Donostiako San Bizente Elizako Cavaillé-Coll organoan/ en el órgano Cavaillé-Coll de la Iglesia de San Vicente de San Sebastián 10, 11: Xabier Mugika – Donostiako Santa Maria Basilikako Cavaillé-Coll organoan / en el órgano de la Basílica de santa María de San Sebastián Mastered using B&W monitors 

TOMAS GARBIZU (1901 – 1990) 

ORGANO MUSIKA Mari Koro Saenz Agirre ren eskutik / toca 

  1. Agur Jaunak! ( 2’20) 2. Haurtxo Sehaskan (3:00) 3.Txarmangarria (3’13 ) 
  2. Ixil-ixilik ( 4’31 ) 5. Arantzazu mendi abestia (3’33 ) 
  3. Cortejo y danza ( 9’34 ) 7. Sequentia sobre “Victimae paschalis” (5’41 ) Esteban Elizondo ren eskutik / toca 
  4. Ainitz urte ( 5’51 ) 9. Tríptico sobre un tema gregoriano ( 10’51 ) 

(Introito – Prefacio – Toccata con diapente) José Manuel Azcue ren eskutik / toca 

  1. Tríptico del Buen Pastor ( 10’30) 11. Introducción y final Impromtu (7/10) 

aus_Art_records … the Basque classical label klasikart.com

 

Coro SáenzEsteban ElizondoJosé Manuel AzkueTomás Garbizu
Música digital - DownloadÓrgano