TOMASSO ALBINONI
TOMASSO ALBINONI (1671-1751)
Barrokoko italiar musikagile eta biolinista izan zen. Antonio Vivaldi hirikidearekin batera, aro horretako egilerik esanguratsuenetarikoa da.
Venezian sortua, Corelliren ikasle eta Vivaldiren laguna izan zen. Berrogeita hamarren bat opera idatzi zituen, baina ospetsu bihurtu duena haren tresnez jotzeko lana da, denbora luzez ahazturik egon ondoren XX. mendean berriro aintzat hartu zena.
Johann Sebastian Bachek hainbat gai hartu zituen haren lanetatik. Bestela, Adagioa Sol minorrean, bere lanik ezagunena, ez zuen berak zehazki egin; Remo Giazottok( 1910-1998) ondu zuen 1949an, Dresdengo liburutegiaren hondakinen artean aurkitutako pasarte batzuetatik abiatuta.
OBRAS EN KLASIKART:
Mostrando el único resultado