Fernando Remacha

Fernando Remacha en 1973
Fernando Remacha en 1973

FERNANDO REMATXA 1898an Tuteran sortu zen. Sorterrian hasi zituen ikasketa musikalak, eta bibolina lehenik Iruñean ikasi zuen Felipe Aramendiarekin, eta gero José de Hierrorekin Madrilen jarraitu zuen. Konposizioa Conrado del Camporekin landu zuen.

1923an San Fernando Arte Ederretako Errege Akademian beka bat irabazi eta Italiara joan zen 1927ra arte Francisco Malipierorekin ikasketak egitera. 1932an Cuarteto de piano obrarekin Musikako sari nazionala lortu zuen Madrilen. Zinemako « Filmofono » konpainiaren zuzendari izendatua izan zen. Gerra aurretik koral eta filme musikak konposatu zituen. 1939tik 1957ra « Pablo Sarasate

» Kontserbatoriko zuzendari izan zen.

1951tik 1967ra hainbat obra konposatu zuen piano eta orkestrarako, kitarra eta orkestrarako, oratorioak, eta bar . Hemen kantatzen ditudan abestiak pianoko laguntzekin konposatu zituen euskal errepertorioko pieza bitxiak dira.

Mostrando todos los resultados 3