Bach

JOHANN SEBASTIAN BACH (1685-1750)

Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere.

Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera. Bachen konposizio-lan hala sakratu nola sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu bakarlarientzakoek, Barrokoaren aroko sorkuntza- ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera eraman.

Nahiz eta Bach-ek forma berririk sortu ez zuen, alemaniar estiloa aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen antolamenduaren gain zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere, Frantzia eta Italiako) erritmo, forma eta abarren egokitzapenaz.

OBRAS EN KLASIKART:

Mostrando los 10 resultados