Eduardo Gorosarri

Eduardo Gorosarri Maiztegi (1889-1947)

1889ko urriaren 12an Gipuzkoako Eskoriatzan jaio zen eta bertan hil zen 1947ko irailaren 12an. Solfeoko lehen klaseak bere aitarengandik eta pianokoak Benito Saenz de Viteri parrokiko organo-jolearengandik jasotzen ditu. Victoriano Balerdi eta gero Martin Rodriguezekin jarraitzen ditu musika ikasketak. 1905ean Salamankako seminarioan sartzen da, non organo-jole eta kantu gregorianoko irakasle lanetan ibiliko den. Lan hau bera egiten jarraituko du Gasteizko seminarioan. Garai berean J.M.Virgalarengandik harmonia klaseak jasotzen jarraitzen du.

Apaiz ordenatua izan ondoren Bizkaiko Ondarroako organo-jole izendatzen dute eta 1917an oposizioz Bilboko Begoñako Basilikako organo-jole lekua hartzen du. Egoera honetaz baliatuz aipaturiko hirian Guridi maisuarekin berriro organoko ikasketak egingo ditu. 1922an Bizkaiko Musikako Kontserbatorioa sortzean, oposizioz solfeoko irakasle lekua lortzen du. 1937an Ingalaterrara alde egingo du atzerriratutako 4000 ume euskaldunekin batera. Beranduago Belgikako Malinasen Floor Peeters, Meulemans eta Van Nuffelekin kontrapuntua, konposizioa eta musikaren historia ikasten jarraitzen du. 1940ean Eskoriatzara itzultzen da.

30 inguru erlijiozko obrez gain, txisturako musika eta abestiak idazten ditu. Organorako bere errepertorioa murritza da, gehien bat formatu txikiko pedalik gabeko obrei eskainia aurrez aipaturiko Urteaga, Torres eta abarren linea berean. Sarritan euskal gai herrikoietatik abiatuz konposatzen du. Bilduma honetan presentzia duten beste musikagileek bezala, harmonista moduan ofizio sendoa eta eragin erromantikoa duen lengoai organistikoa ondo menperatzen dituela erakusten du.

Eduardo Gorosarri Maiztegui (1889-1947)

Nace en Eskoriatza (Guipúzcoa) el 13 de octubre de 1889 y fallece en la misma población el 12 de septiembrd de 1947. Recibe las primeras lecciones de solfeo de su padre y las de piano del organista de la parroquia Benito Sáenz de Viteri. Continúa los estudios de música con Victoriano Balerdi y más tarde con Martín Rodríguez.

En 1905 ingresa en el seminario de Salamanca, donde ejerce como organista y profesor de canto gregoriano, labor que continúa en el seminario de Vitoria. En este tiempo continúa recibiendo clases de armonía con J. M. Virgala.

Después de ser ordenado sacerdote es nombrado organista de Ondárroa (Vizcaya) y en 1917 accede por oposición a la plaza de organista de la Basílica de Begoña en Bilbao. De nuevo aprovecha esta circunstancia para estudiar órgano en dicha ciudad con el maestro Guridi. Al fundarse el Conservatorio Vizcaino de Música en 1922, consigue por oposición la plaza de profesor de solfeo. En 1937 evacúa a Inglaterra junto con 4.000 niños vascos exilados. Más tarde en Bélgica, continúa estudiando contrapunto, composición e historia de la música en Malinas con Floor Peeters, Meulemans y Van Nuffel.

En 1940 vuelve a Eskoriatza. Escribe cerca de 30 obras religiosas, además de canciones y música para txistu. Su repertorio para órgano es limitado, dedicado principalmente a obras de pequeño formato sin pedal en la línea de los antes citados Urteaga, Torres, etc. A menudo compone a partir de temas populares vascos. Al igual que los demás compositores presentes en esta colección, muestra un sólido oficio como armonista y un buen dominio del lenguaje organístico de influencia romántica.

Eduardo Gorosarri Maiztegui (1889-1947)

Born in Eskoriatza (Gipuzkoa) on October 13th, 1889, he died there on September 12th, 1947. He received his first solfa lessons from his father and those of piano from the local organist Benito Sáenz de Viteri. He continued his music studies first with Victoriano Balerdi and, later, with Martín Rodríguez.

In 1905 he joined the seminary of Salamanca, where he worked as organist and teacher of Gregorian chant and then moved on to the Seminary of Vitoria on the same capacity. Meanwhile, he continued receiving harmony classes from J. M. Virgala.

After his ordination he was appointed organist of Santa Maria of Ondarroa (Biscay) and in 1917 he won the post of organist of the Basilica of Begoña in Bilbao. Once there, he continued his music studies with Guridi. When the Biscayan Conservatory of Music was founded in 1922, he won the post of professor of solfa. In 1937, during the Civil War, he was evacuated to England with 4.000 Basque children. Later, he moved on to Belgium where he studied counterpoint, composition and history of music in Mechelen with Floor Peeters, Meulemans and Van Nuffel. He returned to Eskoriatza in 1940.

Gorosarri composed about 30 religious works, as well as songs and music for txistu. His repertoire for organ is limited and in small format without pedal, in line with those of Urteaga, Torres, etc. as mentioned before. He often uses Basque themes as a starting point. Like all the other composers included in this collection he shows a solid musical background in harmony and good mastery of the organ language of romantic influence.

Mostrando todos los resultados 1