Julian Sagasta

Julian-Sagasta

Julian Sagasta Galdós (Arrasate -Gipuzkoa-16-3-1914/ Roma31-1-2005).

Nacido en Arrasate (Gipuzkoa).

A los 10 años ingresó en el Seminario de los Canónigos Regulares de Oñati donde inició además de sus estudios sacerdotales, los de solfeo y piano con el Padre Fernando Urkía. Continua sus estudios en Burgos, donde los agustinos realizaban estudios superiores. Allí coincidió en los años treinta con Madina, Mallea, Rafael Anduaga, José María Ugarte, y su gran amigo Julián Zelaia, también adornados de un alto nivel musical.

Para todos ellos Burgos supuso el encuentro con el zumaiarra José María Beobide, organista de La Merced, de los jesuitas, y del malogrado pianista y compositor burgalés Antonio José (fusilado en la guerra civil).

En Roma

El año 1932, cuando contaba18 años, el destino le colocó en Roma, donde amplió sus estudios musicales en el Conservatorio Santa Cecilia, bajo la dirección del celebrado maestro y organista del Vaticano Fernando Germani, logrando el diploma de órgano y composición. Estudió teología en la universidad «Angelicum», y celebró la primera misa el 22 de mayo de 1937 en la Basílica San Juan de Letrán.

Estudió contrapunto, armonía y composición en el Conservatorio Santa Cecilia de Roma, y una vez culminados los estudios amplió sus conocimientos con cursos de perfeccionamiento en la entonces famosa Academia Chigliana de Siena, donde obtuvo el diploma en Órgano y composición organística.

En 1947 ganó por oposición el puesto de organista titular de Santa Maria Maggiore, una de las grandes basílicas de Roma, puesto que ocupó hasta 1989, año de su jubilación, siendo sustituido por el organista catalán Joan Paradell, mientras que Sagasta es nombrado «Organista emérito»de dicha Basílica. A partir de haberse instalado definitivamente en Roma, una vez completada su formación musical, Sagasta fue requerido para tocar para los sucesivos papas que gobernaron la Iglesia. Su primera actuación fue para Pio XII. El organista admitió que sintió una honda emoción cercana a las lágrimas. También interpretó para Juan XXIII, Paulo VI, Joan Pablo I yJoan Pablo II, y apunta que fue Juan XXIII quien mostraba mayor entusiasmo por la música de órgano.

Sagasta fue, además de amigo personal, asiduo y eficaz colaborador de Monseñor Domenico Bartolucci, maestro de la renombrada Capilla Sixtina.

Sagasta se especializó en música antigua española, guiado por Higinio Anglés, que era el presidente del Pontificio Instituto de Música Sacra de Roma. También actuó como organista titular en el Vaticano, en el transcurso de las sesiones del Concilio Vaticano II.

Sagasta concertista

Como concertista de órgano ofreció muchísimos conciertos y recorrió importantes ciudades de Alemania, Suiza, Bélgica, España e Italia. Sus actuaciones en Oñati, Aránzazu, Buen Pastor (Donostia), etc, nos han permitido valorar el arte del “gran pedalista”, como lo llamó en su día D. Lorenzo Perosi.

Ha sido considerado como especialista en interpretar las obras de J.S.Bach, Max Reger y Cesar Franck.

Realizó importantes trabajos de transcripción y publicación de obras de los grandes compositores de los siglos XVI al XVIII. Publicó las Obras completas de Pablo Bruna, 4 volumenes de Música de tecla valenciana (Juan Cabanilles) y varios volúmenes de los manuscritos de Antoni Martini Coll, por los que recibió del Ministerio de Cultura el Premio Nacional al Estudio e Investigación del Patrimonio musical español los años 1984 y 1986.

En colaboración con Monseñor Higini Anglés publicó 4 volúmenes de Antología de organistas españoles del siglo XVII y las obras completas de Antonio Cabezón. En colaboración con Josep María Llorens, las obras completas de Joseph Elías y Versos de Cabanilles.

Julian Sagasta Galdós (Arrasate -Gipuzkoa-1914-3-16/ Roma2005-1-31).

Arrasaten jaioa. Hamar urterekin Oñatira aldatu zen, Agustindar Kalonjeen seminariora eta bertan egin zituen abadetzarako ikasketak eta han ikasi ahal izan zituen solfeoa, pianoa eta organoa.

Hasiera honetako maisua Fernando Urkia, musikari eta euskal idazle oparoa, izan zuen. Oñatin apaizgintza eta musika bideak ondo finkaturik, hurrengo ekitaldia Burgosen gauzatu zen, non agustindarrek ikasketa nagusiak egiten zituzten.

Hogeita hamarreko hamarkadan han egin zuen bat Madina, Mallea, Rafael Anduaga, Joxemari Ugarte eta bere lagunmin izan zen Julian Zelaiarekin, denak ere musika maila ederrez jantziak.

Guzti hauentzat Burgos izan zen Jose Maria Beobide eta Antonio Joserekin harremanetan jartzeko gunerik onena. Beobide La Mercedeko organo jolea zen; Antonio Jose piano jole eta konposatzailea (gerrate zibilean fusilatua).

1932an, 18 urte zituela, Erromara destinatu zuten. “Angelicum” unibertsitatean teologia ikasi zuen eta 1937ko maiatzaren 22an bere aurreneko meza eman zuen Letrango San Joan Basilikan.

Erroma bihurtu zitzaion toki pribilegiatua Sagastari musika bidea garatzeko. Han, Vatikanoko organojolearekin ikasi zuen, (Fernando Germanirekin) bera bait zen munduko onenetarikoa. Don Giuliano ikasle bereziki maitatua izan zen eta bost urteko karrera egin zuen ohizko epea hamar urtekoa zen bitartean.

Erromako Santa Zeziliako Kontserbategian kontrapuntua, harmonia eta konposaketa ikasi zituen eta ikasketa hauek amaitzean sakontze lanari ekinzion Sienako Academia Chiglianan, non diploma berezia jaso zuen organoan eta organo-konposaketan.

1947ko Erromako Basilika handi baten organojole ofizialaren postua lortu zuen (Santa Maria Maggiore), eta lan horretan 1989 arte, jubilatu arte iraun zuen. Bere ondorengoa Joan Paradell, organo jole katalana izan zen eta Sagasta Basilika bereko “ohorezko organo jole” izendatuzuten.

Berebizi lekua Erroman erabat finkatu ondoren eta musika ikasketen epea amaitu ondoren, Sagastari organoa jotzeko eskatu zioten Aita Santu desberdinek. Bere aurreneko ekitaldia Pio XII.ari eskaini zion. Gure organo joleak aitortzen zuen emozioz beterik ia negar egin zuela. Lan bera egin zuen Joan XXIII, Paulo VI, Joan Paulo I eta Joan Paulo II.arentzat eta berak dionez, Joan XXIIIak erakutsi zuen musika horretarako zaletasunik handiena.

Sagasta, adiskide pertsonala izateaz gain, Kapera Sixtinako maisu zen Domenico Bartolucci Monsiñorearen laguntzaile eraginkor eta ohiko bihurtuzen.  Ziurrenez, Erromako Musika Sakratuaren Erakunde Pontifizioaren buruzagi zen Higini Anglesek bultzatuta, Sagasta Espainiako aintzinako musikan trebatu zen. Vatikanoko II. Batzareko saioetan ere bera izan zen organojole.
Organo-kontzertulari gisa emanaldi ugari egin zituen eta Alemania, Suiza, Bélgica, España eta Italiako hiri garrantzitsuenetan jo zuen.

Oñatin, Arantzazun eta Donostian (Artzai Onaren Basilikan) emandako kontzertuetan erakutsi zuen zergatik deitzen zion Lorenzo Perosik “grande pedalista”, organoaren pedalak trebeki erabiltzen zituelako.

1952an, Perosik 80 urte bete zituenean, Monsiñore Lavinio Virgilik zuzentzen zuen “Pontificia Capella Musicale dell’Archi basilica Lateranense”-ri lagundu zion.

Konposatzaile ospetsuaren ohoretan izan zen emanaldia eta Perosiren lanak bakarrik abestu zituzten. J. S. Bach, Cesar Frank eta Max Regeren lanen jotzaile berezitzat hartua izan zen.

Sagastak, XVI-XVII-XVIII. mendetako musikari haundien transkripzio garrantzitsuak burutu eta argitaratu zituen. Pablo Brunaren Organorako musikalan guztiak argitaratu zituen. Baita ere, Juan Cabanilles-en lanez osatutako 4 liburuki, «Musica de tecla valenciana» izenekoak, eta Antoni Martini Coll apaizaren eskuizkribuak transkribatu eta publikatzeagatik, 1984an eta 1986an, Espainiako Kultura Ministeritzak Sari Nazionala eman zion, hain zuzen ere, «Espainiako musika patrimonioan egindako azterketa eta ikerketa lanengatik».

Higini Angles Monsiñorearekin elkarlanean, «Antología de organistas españoles del sigloXVII» izenez 4 liburuki argitaratu zituen, eta Antonio Cabezón-en lan guztiak. Josep María Llorensekin elkar lanean Joseph Elíasen lan guztiak eta Cabanillesen Bertsoak publikatu zituen.

OBRAS EN KLASIKART:

Mostrando el único resultado