Sebastián Yradier
SEBASTIAN IRADIER (1809-1865).
Lantziegon jaio zen Araban, 1809.ean, eta Gasteizen hil zen 1865.ean, bizitza sutsua bizi ostean Madrilen, Parisen, Londresen, Amerikako EEBBetan, Mexikon eta Kuban.
Ideia liberalak zituen eta atseginez beteriko bizimoduaren lagun zelarik, oso goiz nabarmendu zen Gasteizen musikan erakutsitako jeinuari esker; 18 urte zituela Aguraingo (Araba) organo-jole plaza eskuratu zuen oposaketa batzuetan, eta 1840.ean Solfeo irakasle ziharduen Madrilgo Kontserbatorioan; Espainiako hiriburuan izango zen baita Akademia Filarmonikoaren zuzendariordea eta konposaketa-katedraduna Institutu Espainiarrean baina nobleziako eta aristokraziaren maila goreneko emakumeei kantua irakasten aritu zen batik bat.
1850.ean Madrilen zituen kargu eta egiteko guztiak bertan behera utzi eta Parisera abiatu zen ikasle zuen Eugenia de Montijo andrearen lagun. Enperatriz berriarengan zuen eraginari esker, inolako arazorik gabe sartu ahal izan zen Rossiniren, Sthendalen, Meriméeren eta abarren lagunarteetan, abeslari rossiniar bikainekiko harremanak izan zituen: Viardot, Malibrán eta, batez ere, Patti eta Alboni izan zituen adiskide, eta azken horiekin ekin zion Iparramerikara eta Kubara eramango zuen bidaia luze bati. Iradierren abestiak, Heugel Etxeak argitaratuak beraiek, harrera bikainaz gozatu ziren Parisen, baita musikari handien artean,
Lalo eta Bizet aipa genitzakeelarik, besteak beste, miresleen artean. Musikari horiek ez zuten inolako lotsarik izan Arabako konpositore honen lanen “fotokopia argiak” izenpetzeko; berdintsu jokatuko zuen geroago Le Carpentierrek ere, Iradierren lan bat (La jaca de terciopelo) sartu baitzuen, aipamenik egin gabe, pianoa jotzen ikasteko oinarrizko metodoan”.
OBRAS EN KLASIKART:
Mostrando los 2 resultados