Bentara noa / Haika mutil – Arr.: Aitor Amezaga – Partitura

SKU: DS001_04_Pia_ame Categorías: , Etiqueta:

Descripción

Bentara noa / Haika mutil – Popular/Mikel Laboa – Arr.: Aitor Amezaga

PARTITURA GRATIS para PIANO en DESCARGA PDF

BENTARA NOA

Bentara noa
bentatik nator
bentan da nere gogoa
bentako arrosa krabelinetan
hartu dut amodioa.

Ez dakit zer dan neure maitea
ene aspaldiko bizia
gurina sutan oi dan bezala
urtu zait gorputz guztia.

HAIKA MUTIL

Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi!
Bai, nausia, argia da;
gure oilarra kanpoan da.

Haika mutil, jeiki hadi
euria den mira hadi!
Bai, nausia, euria da;
gure orra busturia da.

Haika mutil, jeiki hadi
hortxet zer den mira hadi!
Bai, nausia, haizez da;
gur leioa ideki da.

Haika mutil, jeiki hadi
surik baden mira hadi!
Bai, nausia, sua bada;
gure gatua beroa da.

Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi!
– Bai, nausia, elurra da;
lurra xuriz estali da.

Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi!
Bai, nausia, ardia da;
aspaldian itoa da.

Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi!
Bai, nausia, egia da;
mutiltto hau unhatu da.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Bentara noa / Haika mutil – Arr.: Aitor Amezaga – Partitura”