Descripción
GITARRA ZAHARTXO BAT (“KANTARI EUSKALDUNA”)
PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF
Jose Maria Iparragirre (1820-1881)
Iparragirreren aurreneko erbesteraketa Europan zehar gertatu zen, Bergarako Besarkadaren ondoren, 1839 edo 1840 inguruan. Hor zehar ibili zen, Suitza, Tiro¡, Italia, Alemania eta Frantzian. Diotenez, Frantzian, garai hartan zegoen sopranorik onena zen Caroline Duprez-en aurrean abestu zuen Gitarra zahortxo bat. Hortik aurrera, bion arteko harremanak estutu eta elkarrekin maitemindu ziren. Frantzian 1848. urteko matxinada gertatu zenean, Iparragirre Parisen zen.
Han behin baino gehiagotan sortu zituen istiluak La Marseillaise kantatuz, errepublikazale eta inperiozaleen artean. Horregatik Frantziar Gobernuak kanporatzeko agindua eman eta Londresera joan behar izan zuen. Han pasatu zituen hiru urte edo eta 1852.ean Euskal Herrira bueltatu zen aurreneko eta hamairu urte inguruko kanporaldia amaituz.
GITARRA ZAHARTXO BAT – LETRA
Gitarra zartxo bat det nik nere laguna,
Orrela ibiltzen da artista euskalduna,
Egun batian pobre, bestietan jauna;
Kantatzen pasatzen det nik beti eguna.
Naiz dela Italia, orobat Frantzia,
Bietan billatu det milla malizia;
Korritzen ba’det ere nik mundu guztia,
Maitatuko det beti Euskaldun erria.
Jaunak ematen ba’dit neri osasuna,
Oraindik izango det andregai bat ona;
Nai ba’det frantzesa interesaduna,
Bana nik naiago det utsik euskalduna.
Adios, Euskal-erria, ez baina betiko;
Bost-sei urte onetan ez det ikusiko!
Jaunari eskatzen diot grazia emateko
Lur maite ontan bizia uzteko.
Valoraciones
No hay valoraciones aún.