Hara nun diran – Iparragirre


SKU: ds_git_airean_27 Categorías: , Etiquetas: , ,

Descripción

HARA NUN DIRAN (nere etorrera) – J.M. Iparagirre

PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF

Ameriketatik frantziar untzi batean etorri omen zen Iparagirre 1877.urtean, eta Bordelen lehorreratu. Handik Hendaiara.Eta han sortu zuen, antza, hainbeste urtetako herriminak eragindako leherketa gisa, abesti hau. Itzultzearen bozkarioz, euskal lurrari eskaini ereserki hori sortzen du.

LETRA HARA NUN DIRAN – NERE ETORRERA

Hara nun diran mendi maiteak!
Hara nun diran zelaiak!
Baserri eder zuri-zuriak,
iturri eta ibaiak.

Hendaian nago zoraturikan,
zabal-zabalik begiak,
hara, Espainia! lur hoberikan
ez da Europa guztian.

Gero pozik bai Donostiara
Okendoarren lurrera,
zeru polit hau utzi beharra
nere anaiak hau pena!

Irutxulueta maitagarria
lore tokia zu zera,
Veneziaren grazi guziak
gaur Donostian balira.

Oi, Euskal Herri, eder maitea!
hara hemen zure semea,
bere lurrari mun egitera,
beste gabe etorria.

Zuregatikan emango nuke
pozik, bai, nere bizia;
beti zuretzat hil arteraino
gorputz ta arima guztia.

Agur bai, agur Donostiako
nere anaia maitiak,
Bilbaotikan izango dira
aita zaharraren berriak.

Eta gainera hitz neurtuetan
garbi esanez egiak,
Sudamerikan zer pasatzen dan
jakin dezaten herriak.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Hara nun diran – Iparragirre”

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.