Descripción
IRUTEN ARI NUZU
PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF
IRUTEN ARI NUZU ABESTIA
Bizimoduak arras aldatu dira gure gizartean. Iruleak -edo gorulariak- zer ziren ¡ende askok ez daki honez gero. Gaur egun dendara joatea nahikoa da arropak erosteko. Aspaldiko garaietan artilea hartu eta, garbitu ondoren, irun egin behar izaten zen goruan haria sortzeko. Gero hari hori erabiliz oihalak osatuko ziren, eta azkenean soinekoak. Lan horietan, goruan eserita ematen ziren ordu luze haietan hau bezalako kantu asko abesten zen.
Ohar zaitezte emakumearen ahotsa, maitasun kanta bilduma honetan, hemen azaltzen dela aurreneko aldiz. Aurreneko Iau bertsoek arnasaldi batean sortuak dirudite. Beste Iauak, binaka, berdinak edo antzekoak, beste kanta askotan azaltzen dira. Gehiago dira ¡olas tankerakoak, maitasun kanta baino. Nafarroan eta Iparralde osoan ezaguna.
LETRA IRUTEN ARI NUZU
Iruten ari nuzu, kilua gerrian,
Ardura dudalarik (bis)
nigarra begian (bis)
Nigar egiten duzu, oi, suspirarekin…
Kontsolaturen zira (bis),
bai, denborarekin. (bis)
Jendek erraiten dute hal’eztena frango,
Ene maite pollita. (bis)
zu ta neretako. (bis)
Ofiziale seme, kolore gorria;
Baigorriko nexkatxen (bis)
karesatzailea. (bis)
Nik ez dut karesarik bertzek ez dutenik;
Berak dabiltz ondotik! (bis)
zer eginen dut nik? (bis)
Jendek erraiten dute: ezkondu, ezkondu! …
Niri ez zait oraino (bis)
gogorik berotu. (bis)
Beltxarana naizela zuk omen diozu…
Ez naiz xuri gorria (bis),
egia diozu. (bis)
Xuriak eta beltxak… mendian ardiak…
Ez dituzu zuk ere (bis)
metaka guziak. (bis)
Xuriak xuri dire, ni naiz beltxarana…
Ongi kontentik dago (bis)
ni behar nauena. (bis)
Ezkon-mina dutala zuk omen diozu…
Nik ez dut ezkon minik (bis),
gezurra diozu. (bis)
Ezkon-mina dutenak seinale dirade:
Matel hezurrak seko (bis)
koloriak berde. (bis)
Andrea, jan ezazu sagar gezamina!
Zertako jan behar dut jan dezakedalarik
ona eta fina? (bis)
Valoraciones
No hay valoraciones aún.