Koro Saenz
JAIOTZA ETA IKASKETAK

Donostian jaio zen eta lehen musika ikasketak aitarekin egin zituen; izan ere, JOSE SAENZ “Pepe Andoain” musikagile eta eskusoinu kontzertista zena baitzuen aita.
Pianoa jotzen JUAN PEDROSA irakaslearekin ikasi zuen, 16 urte betetzerako bukatuak zituen ikasketak; ez nolanahi gainera, Ikasketa Amaierako Saria eta Rocaverdeko Markesarena eskuratu baitzituen.
Castellblanch fundazioaren beka ere irabazi zuen eta horri esker Fontainebleauko Amerikar Eskolan hobekuntza ikasketak egiteko aukera izan zuen, BOULANGER eta CASSADESUS irakasle ospetsuen eskoletan.
ORGANOKO IKASKETAK
Organo ikasketak TOMAS GARBIZU maisuarekin egin zituen eta Ohorezko
Matrikula eta Ikasketa Amaierako Saria lortu zituen. Granadako Musika Komisaría Nagusiaren Beka ere lortuz. Koruko Andre Mariaren parrokian, L. Reficeren Salbea jo zuen lehen emakumezkoa izan zen, Basílika izendatu zutenekoan.
Irakasle lanak eta piano eta organo kontzertuak tartekatu ditu.
KONTZERTUAK
Donostiako Orfeoiarekin, Easo Abesbatza, Santa Cecilia, Donosti Ereski eta Itxaso Talde Lirikoarekin aritu izan da.
Izen handiko bakarlariak ere izan ditu musikakide: Placido Domingo, Ainhoa Arteta, Carlos Alvarez eta Manuel Ausensi, besteak beste.
Musika erlijiosoz eta profanoz osatutako zenbait disko grabatu ditu aus_Art records diskaetxerako, organo musikarekin bata, eta txistu
– organorako musikarekin bestea.
Hainbat organo berritu ondoren egin diren inaugurazio ospakizunetan jo du:
Madrilgo San Juan de Dios, Elgeta, Lezo, Santanderko Comillas eta Donostiako San Bizente elizetan adibidez. Europako hainbat hiritan ere jo du arrakasta handia erdietsiz kritikaren zein entzuleen artean.
Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Musika Pedagogiako Ikastaroaren XXIV. edizioen amaierako ekitaldietan parte hartu du. Orobat, berak ireki zuen Bilboko Organoaren XIII. Astea, Begoñako basilikan egin zen musika ekitaldiarekin.
Aitzindari izan da ikasleentzako organo kontzertu didaktikoak ematen, 1996ko Bach jaialdiaren barruan, Donostiako San Bizente elizan aurreneko aldiz eman zirenekin.
Eliza honetako organo jotzaile titularra degu azken urte hauetan.
OBRAS EN KLASIKART:
Mostrando los 3 resultados