Arantzazu Poema Sinfonikoa – Aita Madina

0.00

ARANTZAZU. Poema Sinfonikoa.

Hitzak euskaraz. Letra en vasco.

VERSIÓN PARA CORO MIXTO Y ÓRGANO.

PARTITURA COMPLETA EN DESCARGA PDF

95 páginas.

SKU: ds_cor_arantzazu_02 Categorías: , , Etiqueta:

Descripción

«Arantzazu. Poema Sinfoniko-Korala».
Poema sinfoniko-koral hau 1956ko Basilika berriaren inauguraziorako lehiaketarako aurkeztua izan zen. Urte batzuk lehenago, 1949an, argitaratu zen Aita Salbatore Mitxelenaren «Arantzazu. Euskal sinismenaren poema» lan eder honetatik hartu zituen Aita Madinak bere musikalanerako testorik gehienak.
Aita Madinak 1956ko hasieran jaso zuen lehiaketaren berri, New Yorken zegoenean, eta berehala erabaki zuen Poema sinfonikoen lehiaketan parte hartzea. Ordurako, Aita Madinak musikagintzan estilo berezi eta pertsonala eukan garatua, baina herri entzulearengan begiak jarriz, musikalan ulergarri bat egitea izan zen haren helburua. Lanean hasi zenean hala aitortu zion gutun batean Aita Iturriari otsailaren 29an: «Uste dut lirismo erromantikoen
hariari jarraitu behar diodala, zeren eta, ultramodernismoen barnean sartzen bagara gure herriak ez gaitu ulertuko, nahiz eta Oteiza nire laguna ados ez egon».
Hamabi egunetan akabo zuen lana. Saririk ez zuen irabazi, (aipamena bakarrik izan zuen) epai mahaikoen ustetan ez zelako poema Sinfoniko bat (orkestrak izan behar zuen pisua ahotsek zeramatelako), orduko teknikak eta adierakera modernoa baztertu eta herrikoiegia zelako eta, azkenik, San Inazio erromesa, atal labur batetan baizik agertzen ez zelako. 1957ko urriaren 5ean Bilboko Udal Orkestrak eta Oñatiko Schola Cantorum Santa Zezilia abesbatzek, Bruno Muñozen zuzendaritzapean Oñatiko Parrokian estreinatu zuten.
1985ean Barzelonan grabatu zen, Juan Carlos Irizarren zuzendaritzapean, Barzelonako Orq.
Ciutat de Barcelona, Oñati eta Elgoibarko abesbatzak eta solista lanetan Loli Ordoki, Angelo Iriondo eta Imanol Murua izan ziren. Harrez gero Oñati abesbatzak askotan abestu izan du, orkestaz edo organoz lagunduta.

«Arantzazu. Poema Sinfonico-Coral».

Este poema sinfonico-coral se presentó al concurso con motivo de la inauguración de la nueva Basilica de Aranzazu en 1956. El Padre Madina tomó el texto para el trabajo musical del estupendo libro de poemas de Salbatore Mitxelena «Arantzazu. Euskal sinismenaren poema» que se editó unos años antes (1949). El Padre Madina estaba en Nueva York en el año 1956 y allí decidió tomar parte en el concurso. Para entonces el Padre Madina había desarrollado un estilo musical personal, muy especial y reconocido, pero pensando en el pueblo llano se propuso componer una musica mas entendible. Así lo reconoció en una carta que escribió al Padre Iturria: «Creo que voy a utilizar el lirismo romántico, porque si entramos en ultramodernismos no lo va a entender el pueblo, aunque no esté de acuerdo mi amigo Oteiza».

El trabajo lo acabó en 12 dias. No ganó ningún premio, pero fué la primera en estrenarse de todas las que se presentaron. Se estrenó en la Parroquia de Oñate el 5 de octubre de 1957 con la Orquesta Municipal de Bilbao y la coral Schola Cantorum Santa Zezilia de Oñati, bajo la dirección de Bruno Muñoz.
Fué grabada en disco el año 1985 con la Orquesta Ciutat de Barcelona, las corales Oñati y Elgoibar, los solistas Loli Ordoki, Angelo Iriondo e Imanol Murua y bajo la dirección de Juan Carlos Irizar. Desde entonces hasi sido interpretada en muchas ocasiones por la Coral Oñati acompañado, bien con orquesta o bien con órgano.

 

  1. 01 - Korala
  2. 02 - Artzaiaren abestia (Canción del Pastor)
  3. 03 - Artzai - Neskatxen abestia (Canto de las pastoras)
  4. 04 - Udaberriko abestia (Canción de primavera)
  5. 05 - Herrikoi dantza (Danza)
  6. 06 - Guda abestia (Canto guerrero)
  7. 07 - Eskaria (Súplica)
  8. 08 - Agerkundea (Aparición)
  9. 09 - Otoia (oración)
  10. 10 - Erromesen ibilaldia (Marcha de los peregrinos)
  11. 11 - Erromesen eskaria (Plegaria de los peregrinos)
  12. Euskalerriaren Omenaldia (Homenaje al País Vasco)

«Arantzazu» (Aita Madina)
1.- Sarrera. Korala / Coral – Introducción.
Olerkiaren eskaintza: “Emen gatoz Arantzazura, gure Amaren oñetara; artu arren gure omena ta
onetsi Euskal Herria”.
Dice la canción: “Venimos a tus pies, Virgen de Aránzazu, recibe nuestro homenaje y bendice a
Euskal Herria”.
2.- Artzaiaren abestia / Canción del pastor.
Aloña-maldan artzai-kantaren doinu gozoa entzuten da.
En las estribaciones del Aloña resuenan dulces cantos de una melodía pastoril.
3.- Artzai neskatxen abestia / Canto de las pastoras.
Mutilen txistu eta oihuak eraginda, artzai-neskatxak kantu alai eta pozgarrian hasten dira.
Las pastoras, atraídas por la flauta pastoril, entonan también su canción.
4.- Udaberriko abestia / Canto de primavera.
Badator Udaberri, poz eta atsegin lehiaz beterik. Gazteek, neska-mutilek, ongietorria ematen diote.
Muchachas y muchachos en la campa del pueblo cantan su bienvenida a la primavera que llega carga
da de promesas.
5.- Herrikoi dantza / Danza.
Abestiaren ondoren, dantza noski; euskal jai guztietan ohi dena. Gazteak dantzari, oihu, irrintzi eta saltoka.
La juventud da rienda suelta a su alegría juvenil con una danza popular.
6.- Guda abestia / Canto guerrero.
Euskal Herri pake-herri… Euskal Herri langile-herri… Baina Erdi Aroko jauntxoen zitalkeria eta handinahikeria, horra guda gogorra, anai arteko guda negargarria.
Así vivían aquellos vascos alegres y laboriosos, pero las ambiciones de los “jauntxos” provocaron discordias que poco a poco se fueron convirtiendo en verdaderas luchas fratricidas.
7.- Eskaria / Súplica.
Gure herria, on eta otzana, zeruari pake eske, zorion eske.
Algunas almas piadosas elevan sus plegarias al cielo suspirando por un mensaje pacificador.
8.- Agerkundea / Aparición.
Baltzategiko Errodrigotxo, barne indar ezkutu batek eraginda, Aloña malkarretan gora doa, ardi bila… “Gorago” diote abotsak, “gorago”… Bat-batean, elorriaren gainean, argi dizdiratsuz inguraturik, Jesusekin Andra Maria… Artzaitxoak, belauniko, otoitz egiten dio eta herriari mirariaren berri ematen.
Un pastor ingenuo sube las escarpadas sierras de Aloña atraído por una fuerza misteriosa. Rodrigo ha llegado lejos y se detiene… pero oye voces misteriosas que le dicen “Gorago!” y renuda la subida. Una luz radiante atrae sus miradas… y oh prodigio! ve a la Virgen sobre un espino. Cae postrado y recibe el mensaje que llevará a su pueblo.
9.- Otoia / Oración.
Herriak, artzainaren deia entzunik eta esker onez beterik, otoitzean dihardu.
El pueblo se adhiere al mensaje y entona una plegaria de acción de gracias.
10.- Erromesen ibilaldia / Marcha de los peregrinos.
Agerkundearen berri jakitean, erromesak hasi dira, handik eta hemendik, Arantzazura igotzen.
Cunde la noticia de la aparición y los peregrinos fluyen de todas partes.
11.- Erromesen eskaria / Plegaria de los promesantes.
Erromesen artean, guztien buru eta gidari, Arantzazuko Amaren lehen seme Loiolako Iñazio.
Entre los peregrinos llega Iñigo de Loyola, quien une su plegaria a la de sus hermanos.
12.- Euskal Herriaren omenaldia / Homenaje de Euskal Herria.
Arantzazu, Euskal Herriaren erdi eta bihotz. “Euskal Herria oso-osorik kantari dijoakizu”. Gure herri guztia Arantzazuko Amari goratzarrez.
Aranzazu, convertida en centro espiritual de Euskal Herria, recibe el homenaje fervoroso del pueblo vasco.

 

Shares