Bautista Bazterretxe – Partitura eta Letra



SKU: ds_git_airean_02 Categorías: , Etiquetas: ,

Descripción

BAUTISTA BAZTERRETXE

PARTITURA en DESCARGA PDF – GRABACIÓN EN MP3 – LETRA de la CANCIÓN

Gipuzkoan kantatzen da batez ere. Aurreneko bertsoa nork sortua ez da ezagutzen. Joandako mendean sortua. Baustista Basterretxe eta auzoko baten arteko elkarrizketa egitura du.

LETRA BAUTISTA BAZTERRETXE

Bautista Basterretxe
mutiko pijua,
neri gurdi-ardatza
ostuta dijua.
Beltzak eta zuriak
izango dituzu
neri gurdi-ardatza
emate’ez baidazu.

Gurdi-ardatzak ezik
itai ta arria
besteren behar gabe
badauzkat neriak;
sega, poto, labana,
gainera bostortza
ferian erosia
daukat nik zorrotza.

Nire idi pareak
dauzka zintzarriak
lepokitan zintzilik
koilarez jarriak;
gainera uztarriak
ta kopetakoak
ontza urre onekin
erositakoak.

Zeronek nahiko gauza
duzula diozu
baina gurdi ardatza
niri ostu didazu.
Pagatu behar duzu
larrutik ederki
ez ba duzu ardatza
entregatzen aurki.

Buru gogorrak ba du
berekin kaltea
ez dudan gauza nola
nahi duzu ematea?
Zentzuak galdurikan
aurkitzen zerade,
bestela behintzat horla
ariko ez zinake.

Gezur ta abar zabiltza
Bautista, tranpean;
Zu bezain gezurtirik
ez da probintzian;
Zure berri dakite
inguruko denak,
ibiltzen dituzula
gauza besterenak.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Bautista Bazterretxe – Partitura eta Letra”

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.