Uso zuria


SKU: ds_git_airean_20 Categorías: , Etiquetas: ,

Descripción

USO ZURIA – Moldaketa: Airean Elkartea

PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF

Anonimoa

Doinu hau jatorriz alemaniarra dela uste dute gehienek, XVII eta XVIII. mendeen artean sortua. Mozart eta Wilhem Friedermann Bach-ek doinu honen gaineko aldake­tak egokitu zituzten teklaturako. Europa osoan, hitz desberdinez noski, oso ezaguna. Baita Euskal Herri osoan ere. Hemengo bertsoak zabalduenak dira. Laugarren jarri dudana harrigarri gertatzen da bigarren lerroan. Ziur aski bestelakoa izango zen eta guri egindako aldaketa barregarria iritsi zaigu.

LETRA:

Izar batez zerutik klaritatez beterik
Gauaz ere argitzen du beste ororen gainetik;
dudatzen dut baduenentz mundu hontan parerik.

Izar haren begia hain da xarmangarria,
koloreak xuri-gorri, perfekzionez betea,
eria ere senda liro haren begitarteak.

Uso zuria errazu nora joaten zaren zu.
Espainako bortuak oro elurrez beteak dituzu;
gaurko zure ostatu gure etxean baduzu.

Ez nau izutzen elurrak ez eta ere gau ilunak,
maiteagatik pasa nitzake gauak eta egunak,
gauak eta egunak, desertu eta oihanak.

Usoa eder airean ederrago mahainean.
Zure parerik ez dut ikusi Espaina guztian
ez eta ere Frantzian, eguzkiaren azpian.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Uso zuria”

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.