Muñagorriren bertsoak

SKU: ds_git_airean_56 Categorías: , Etiquetas: ,

Descripción

MUÑAGORRIREN BERTSOAK – Benito Lertxundi

PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF

LETRA:

Muñagorrik diona bere proklamian,

Gerrak ondatzen gaitu bosgarren urtian;
Igaz jarrikan Carlos Madrilko bidian,
Bultza zuten atzera, gerra bere oñian.

Agintari onenak preso daduzkate;
Euskalduna izatia du bakoitzak kalde.
Tejeiro ta Maroto guzien alkate:

Zer gizon hoietatik espera gentzake.
Carlos agertu ezkero probintzi hauetan
Beti bizi gerade neke ta penetan.

Nahiz kendu guk duguna beñere ezer eman
Bost negar egiteko nunbait jaio ginian.
Semiak soldatu ta preso gurasoak,

Ezin pagaturikan kontribuziuak.
Trintxera lanetara gañera auzuak
Dolorezkoak dira gaur gure pausuak.

Kordoiz inguraturik kostatik Ebrora,
Trabaz gaude josirik bera eta gora.
Atzenikan frantsesak itxi du frontera.

Gerrak ez dakar onik iñundik iñora.
Atia itxo ta ogia garesti;
Artua ere ari da igotzen poliki;

Dirua ezkutatzen da egunero hemendik.
Nola bizi garen bada, harritutzen naiz ni.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Muñagorriren bertsoak”

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.