Duo Aristizabal-Barandiarán

Dúo Aristizabal - Barandiaran
Dúo Aristizabal – Barandiaran

ARISTIZABAL – BARANDIARAN BIKOTEA

Esther Barandiaran eta Itxaso Aristizabal bikotearen ibilbidea 1994ko urtean hasi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiren bekarekian biak Suitzara joan zirenean. Bikoteak graduondoko ikasketak egin ziruen Lausanan, Pianoko Nazioarteko Eskolan (CIEM Mozart Fundazioa), Fausto Zadra pianistaren zuzendaritzapean.

Pianoko bikote bezala trebatzen ari zirelarik, ohartu ziren lau eskuz jotako piano musikarentzat eginak zirela pianoko konpozizio ederrenetako batzuk, nahiz eta lau eskuko modalitate hori oso ezaguna ez izan. Musika elkarrekin interpretatzeak berez duen aberastasunaz jabetu ziren pixkanaka, beraientzat abagune bat izan baitzen musikaren inguruan ideiak irakurtzeko eta solasean aritzeko.

Bikotearen musika karrera oso oparoa izan da orduz geroztik, eta kontzertu ugari eman dituzte Euskal Herrian, Frantzian (Pau, Bordele, Paris), Suitzan (Vevey, Pully, Lausana), Italian (Pavia, Trento) eta Belgikan (Brusela).

Irabazitako sarien artean hauek dira aipagarrienak: Donostiako Nazioarteko Piano Lehiaketakoak, lau eskuz jotako pianoko eta bi pianoko modalitateetan irabazitakoak; merezimenduaren diploma lau eskuz jotako piano modalitatean, eta ohorezko diploma bi pianoko modalitatean, biak Zaragozako Nazioarteko Musika Lehiaketan; lehen saria lau eskuz jotako piano modalitatean, Parisko Nazioarteko Piano Lehiaketan, eta bigarren saria lau esku modalitatean ere, Parisko Nazioarteko Piano Lehiaketa Handian eta lehen saria lau eskuz jotako piano modalitatean, Zumaiako Nazioarteko Jaialdian.

Euskalherrian lan handia egin dute euskal egileen bikoterako errepertorioa aztertzen eta zabaltzen. Ziklo oso ospetsuetan parte ohi dute, esate baterako Euskadiko Orkestraren “Matinee” izenekoetan, Donostiako Musika Kulturaren Elkarteak antolatutakoetan, Eresbil elkarteak antolatutako Eresbil Eresiak izenekoetan, eta Musika Hamabostaldian. Azken jaialdi horri dagokionez, parte hartu dute Aita Donostia y sus contemporáneos zikloan.

Beren kontzertuak Radio 2-en eta Euskadi Irratian grabatu eta ezagutzera eman dituzte.

Gonbidatuak izaten dira modalitate horretako lehiaketen epaimahaietan parte hartzera. Bi disko grabatu dituzte. Lehen diskoan, XIX eta XX. mendeetako obrak grabatu dituzte (Brahms, Fauré eta Ravel), eta bigarrenean, berriz, Aita Donostiaren obra osoa Tadeo Murguiaren eta A. Zabalaren obra batzuk, Aus Art Records zigilupena biak.

DÚO ARISTIZABAL BARANDIARÁN

Esther Barandiarán e Itxaso Aristizabal forman dúo desde 1994, año en el que becadas por la Diputación Foral de Gipuzkoa se trasladan a Suiza. En Lausane realizan sus estudios de postgrado en la Ecole Internationale de Piano Fondation CIEM Mozart bajo la dirección del pianista Fausto Zadra.

El trabajo como dúo pianístico les descfubre que la música para piano a 4 manos, a pesar de ser poco conocida, cuenta con algunas de las composiciones más bellas escritas dentro del repertorio pianístico. Poco a poco van descubriendo la riqueza que ofrece la interpretación compartida de la música, entendiéndola además como un lugar de intercambio de ideas y de diálogo musical.

Desde entonces han desarrollado una amplia carrera musical ofreciendo numerosos conciertos tanto en el País Vasco como en Francia (Pau, Burdeos, París) Suiza (Vevey, Pully, Lausane), Italia (Pavia, Trento) y Bélgica (Bruselas).

Cuentan con varios premios internacionales en las formaciones de piano a 4 manos y dos pianos en el Concurso Internacional de Piano de San Sebastián, Diploma de mérito en piano a cuatro manos y Diploma de Honor en dos pianos en el Torneo Internacional de Piano de Zaragoza, Primer premio en piano a cuatro manos en el Concurso Internacional de Piano y Segundo Premio en cuatro manos en el Grand Concours Internacional de Piano, ambos en París, Primer Premio en piano a 4 manos en el Festival Internacional de Zumaia.

En el País Vasco realizan una gran labor de estudio y divulgación del repertorio de autores vascos escrito para esta formación.

Participan en ciclos importantes como “las Matinée” de la Orquesta Sinfónica de Euskadi, Asociación Cultura Musical de San Sebastián, “Eresbil-Eresiak” de Eresbil y Quincena Musical. En este último festival han participado en el ciclo “Aita Donostia y sus contemporáneos”. Sus conciertos han sido grabados y difundidos por Radio 2 y Radio Euskadi.

Son invitadas como jurado en concursos de esta modalidad. Han grabado dos discos, el primero de ellos con obras de los siglos XIX y XX, de Brahms, Fauré y Ravel y el segundo con la obra íntegra de Aita Donostia y obras de Tadeo Murgia y A. Zabala; ambos con la firma Aus Art Records.

Mostrando todos los resultados 2