MAITE IDIRIN KONTZERTUAN – EUSKAL ABESTIAK

ESCUCHA GRATIS ONLINE
Entzun – Escucha – Listen

  1. 1. ZORABIATUA NAIZ-J.GURIDI MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  2. 2.- JENTILERI UN-J.GURIDI MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  3. 3. ARITZ ADARREAN-J.GURIDI MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  4. 4. DIN DAN BOLERAN-J.GURIDI MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  5. 5. NI DEITZEN NUK BENAT MARDO-A. DONOSTIA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  6. 6. TXORINUAK KAIOLAN –A.DONOSTIA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  7. 7. ATZO TTUN TTUN – A.DONOSTIA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  8. 8. NIK BADITUT-A. DONOSTIA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  9. 9. BEGIRA NAGO-J.URUNUELA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  10. 10. LOTXO-J.URUNUELA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  11. 11. AITA, AITA-J.URUNUELA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  12. 12. EGUN BATEZ-J.URUNUELA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  13. 13. EIJERRA ZIRA MAITEA –F.REMATXA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  14. 14. TXORIETAN BURUZAGI-F.REMATXA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  15. 15. ASTEA LUZE-F.REMATXA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  16. 16. HONDARRIBIA, HERRI TXIKIA-F.REMATXA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  17. 17.NORAREN BEGI NABARRAK-G.ARESTI-R.CASTRO MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  18. 18. NORAREN BISAIA ZIMELA –G.ARESTI-R.CASTRO MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  19. 19. NORAREN BIHOTZ APALA –G.ARESTIR.CASTRO MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  20. 20. BUBA NINANO –A.IRIGIOIEN-R.CASTRO MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  21. 21. ARTASO-B.GANDIAGA- F.ESCUDERO MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  22. 22. NAFARRA, OI NAFARRA –M. LABEGUERIE MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa
  23. 23. MATIA NUN ZIRA- A.DONOSTIA MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa




Descripción

MAITE IDIRIN KONTZERTUAN – EUSKAL ABESTIAK

 ESCUCHA GRATIS ONLINE

PROGRAMA

1. ZORABIATUA NAIZ-J. GURIDI
2.- JENTILERI UN-J. GURIDI
3. ARITZ ADARREAN-J.GURIDI
4. DIN DAN BOLERAN-J.GURIDI
5. NI DEITZEN NUK BENAT MARDO-A. DONOSTIA
6. TXORINUAK KAIOLAN –A.DONOSTIA
7. ATZO TTUN TTUN – A.DONOSTIA
8. NIK BADITUT-A. DONOSTIA
9. BEGIRA NAGO-J.URUNUELA
10. LOTXO-J.URUNUELA
11. AITA, AITA-J.URUNUELA
12. EGUN BATEZ-J.URUNUELA
13. EIJERRA ZIRA MAITEA –F.REMATXA
14. TXORIETAN BURUZAGI-F.REMATXA
15. ASTEA LUZE-F.REMATXA
16. HONDARRIBIA, HERRI TXIKIA-F.REMATXA
17.NORAREN BEGI NABARRAK-G.ARESTI-R.CASTRO
18. NORAREN BISAIA ZIMELA –G.ARESTI-R.CASTRO
19. NORAREN BIHOTZ APALA –G.ARESTIR.CASTRO
20. BUBA NINANO –A.IRIGIOIEN-R.CASTRO
21. ARTASO-B.GANDIAGA- F.ESCUDERO
22. NAFARRA, OI NAFARRA –M. LABEGUERIE
23. MATIA NUN ZIRA- A.DONOSTIA

MAITE IDIRIN, sopranoa – ALEJANDRO ZABALA : Pianoa Camille PERROTTET : Azaleko argazkia- Juan REKARTE : grabaketa.

MAITE IRIDIN KONTZERTUAN – EUSKAL ABESTIAK

2005eko aboztuaren 17an, 12etan, Maite Idirinek, Alejandro Zabala pianoan laguntzaile zuelarik, Donostiako Hamabostaldiaren karietara,1936ko gerraren ondorio Iparralde eta Saratik igaro zen hainbat euskal musikagile omentzeko asmoz kontzertu bat prestatu zuen.

Gara egunkarirentzat kontzertua hura komentatzean Maitek honela zioen :

« Sarako kontzertua euskal errefuxiatuei Sarako herriak eman zien babesarekin lotu du Hamabostaldiak. Sarakj azarpen politikoari doakionean oso memoria kolektibo handia du, zeren Frantziako iraultza garaian Sara eta Azkaingo biztanleak Landetara deportatu zituzten eta haietariko anitz han hil zen, garai haietan Landak harea eta ura besterik ez baitziren, pinudiak Napoleonek aginduta landatu baitziren geroago. Gainera Saran euskal intelektual anitz egon zen : esaterako J.M. Barandiaran, Labaien sendia, baina baita Aita Donostia eta J. Uruñuela musikagileak ere.Egitaraua osatzeko hautatu ditugun beste autoreak, J.Guridi eta F. Rematxa esaterako, garai eta sentimendu beretakoak zirelako izan da. Eta amaitzeko horien segida hartu zutenak daude, F. Escudero, M. Labeguerie eta R. Castro. »

Nahiz eta egun hartako egitarauaren ordenan R. Castro, Aita Donostia eta F. Rematxa interpretatu izan ziren lehen partean, eta J. Guridi, J. Uruñuela, F. Escudero, M. Labeguerie eta Aita Donostia bigarren partean,

CD hau aurkezteko orduan iritzi diogu ordena hori piskatxo bat aldatzea komeni dela. Honela bada, CD hau J. Guridik harmonizatutako lau abesti herritarrekin hasten dugu, jarraian, Aita Donostiak armonizatutako lau abesti herritar, J. Uruñuelak armonizatutako lau abesti herritar, F. Rematxak armonizatutako lau abesti herriar datozelatik, eta ondotik, R. Castrok G. Arestiren hiru poema eta A. Irigoienen beste bati jarritako lau musika, F. Escuderok B. Gandiagaren Artaso poemariekin ondutako melodia interpretatzen dira.  Azken hau, ederra bezain zaila dena interpretatzeko, konpositoreak Alejandro Zabalari eskainiada.

Eta egitarau ofizialarekin amaitzeko M. Labeguerieren Nafarra oi Nafarra, G. ulestiak pianoarentzat egokitua, interpretatzen da. Hemen doa ere egun hartako entzule-publikoa eskertzeko interpretatu zen Aita Donostiak konpondutako Maitia nun zira abesti herritarra. Orain CD hau entzun duenari esker ona agertzeko ere balio digu.

MAITE IDIRIN EN CONCIERTO – CANCIONES VASCAS

El 17 de agosto de 2005 a las doce del mediodía Maite Idirin acompañada al piano por Alejandro Zabala ofreció un concierto en la iglesia de Sara. En dicho concierto auspiaciado por la Quincena Musical de Donostia se rindió un homenaje a los músicos y compositores vascos que se refugiaron durante la guerra de 1936 en Iparralde y Sara. El diario Gara recogió así las palabras de Maite a ese respecto :

« Este concierto es un homenaje que la Quincena Musical de Donostia ofrece al pueblo de Sara en recuerdo del refugio que ofreció a tantos refugiados de Hegaolde. El pueblo de Sara mantiene en su memoria colectiva la persecución que sufrieron en tiempos de la Revolución francesa. Junto a los habitantes de Azkaine fueron deportados a las Landas donde muchos de ellos murieron pues en la época allí no había sino arena y agua, pues solamente más tarde fueron plantados los pinos por orden deNapoleón III. Además por Sara pasaron intelectuales, como J.M. Barandiarán, la familia Labaien, pero también compositores como Aita Donostia y J. Uruñuela. En el programa que hemos confeccionado para el evento demás de los citados compositores hemos incluido a J. Guridi y F. Rematxa por ser cercanos y de la misma época, y a aquellos que aun viniendo algo más tarde siguieron de alguna manera su camino como F. Escudero, M. Labeguerie y R.Castro ».

Aunque el orden del programa fuera R. Castro, Aita Donostia y F. Rematxa, en la primera parte, y J. Guridi J. Uruñuela, F. Escudero, M. Labeguerie y Aita Donostia, en la segunda parte, hemos considerado conveniente modificar un tanto para presentarlo en CD. De modo que iniciamos el CD con cuatro canciones populares armonizadas por J. Guridi, seguidas por otras cuatro canciones populares armonizadas por Aita Donostia, otras cuatro canciones populares armonizadas por J. Uruñuela, otras cuatro canciones populares armonizadas por F. Rematxa, y a continuación pasamos a cuatro composiciones de R.Castro sobre tres poemas de G. Aresti y uno de A. Irigoien, y le sigue una composición de F. Escudero sobre un poema de B. Gandiaga. Esta tan bella melodía como difícil para interpretarla le fue dedicada a Alejandro Zabala por el compositor. Para finalizar el programa oficial proponemos Nafarra oi Nafarra, la conocida canción compuesta por M.Labeguerie y arreglada para el acompañamiento de piano por G. Aulestia. Y para agradecer al público que asistió aquel día o al que nos descubre por mediación de este CD hoy, interpretamos Maitia nun zira, en arreglo de Aita Donostia .

LETRAS – HITZAK – LYRICS :

1.- Zorabiatu naiz (J. Guridi) – LETRA

Zorabiatu naiz,
Munduko bizitzan,
Nere begietara,
Honara etorri zan.
Kantuz esango dizut,
Zer moduz gabiltzan,
Dama eder batekin,
Esposatu nintzan.

2.- Jentileri un (J. Guridi)

Jentileri un ta konpaini un, Jaungoikoak diola egun on.
Idiak doaz uztarritzera, uztarri hori labratzera.
Nobio jaun ta andre nobieoraintxe doaz fedatzera.
Idiak daude uztarriturik, uztarri hori labraturik.
Nobio jaun ta andre nobie oraintxe daude fedaturik.

3.- Aritz adarrean (J.Guridi)

Aritz adarrean belatxinga dantzan,
esku zuri ederrean lorea.
Bart hamarretan eraman dute
gure auzo horietan andrea.
Zein izan ote da
nor izan ote da
eraman duen morroskoa ?
Ba izan ote da
ez izan ote da
gure aldameneko oinordekoa ?
Aritz adarrean belatxinga dantzan,
esku zuri ederrean lorea.

4.- Din dan boleran (J.Guridi)

Din dan bolera, elizako gauzetan.
Din dan koleran, gure haurra koleran.
Dingindin, dangandan,dingindin dan,
Dingindin, dangandan, dingindin dan
lo Hautxo txikia negarrez dago.
Ama emaiozu titia.
Aita gaiztoa tabernan dago
Pikaro jokolaria.
Aita gaiztoa tabernan dago
Pikaro jokalaria.
Aita jokuan ama lanian,
Hauxe bai negargarria !
Eskerrak zuri lore polita ;
Alaitzen dezu etxia.(bis)

Din dan bolera, elizako gauzetan
Dingindin, dangadan, dingindin dan,
Dingindin,dangandan,dingindindan.
Lo , lo , lo , lo.

5.- Ni deitzen nuk Beñat Mardo (A.Donostia)

Ni deitzen nük Beñat Mardo,
Barkoxe Basabilako ;
Otoitzen hait eztizadala
kantorerik hunt haboro ;
Eztakika ni nizala bürüzagi hartako ?

Kantore huntzale hizalakoz
düka hartzen banitate ?
Aprendizik etzaik ez jinen
gaiñetarik batere ;
Basabilako laurentako
nihaur enük ahalke.

6.- Txoriñuak kaloian (A.Donostia)

Txoriñuak kaloian tristerik dü kantatzen :
Txoriñuak kaloian tristerik du kantatzen :
Dialarik han zer jan, zer edan,
Kanpua desiratzen, zeren zeren,
Libertatia zuñen eder den !

7.- Atzo ttun ttun (A. Donostia)

Atzo ttunttun, gaur ere ttunttun,
beti ttunttun gaitun gu.
Zazpi librako oilo zuria
gaur azeriak jan digu.
Atzo ttunttun, gaur ere ttunttun,
beti ttunttun gaitun gu.
Gure diruak aitun eta
nork nahiko gaitun gu.
Atzo ttunttun, gaur ere tttunttun,
beti ttunttun gaitun gu.

8.- Nik baditut (A. Donostia)

Nik baditut bortuetan ardiak
artzainarekin Itsasuan hamar untzi
beren marinelekin Katalunian
hamar mando zilar monedarekin.

9.- Begira nago (J. Uruñuela)

Begira nago begira,
Hor goiko bide barrira
Noiz etorriko ote dan
Maitea neure herrira.
10.- Lotxo (J.Uruñuela)
Lotxo engañadore
Faltso traidoria
Lotxok engañauko dau
Bai gure umea.

11.- Aita, aita (J. Uruñuela)

Aita aita txuntxulun berde,
Ama ama da masusta !
Aitak ekarrikotso
Amari gona barritxo ederra.

12.- Egun batez (J. Uruñuela)

Egun batez ari nintzelarik
Sala batean brodatzen
Itsasotik aditu nuen
Marinel bat kantatzen,
Marinel bat kantatzen ,
Eta pertsua zuen ematen.
Bordatzia utzirik lastertxo Joan nintzen amagana.
Aidean jalgiko ninteken
Gibeleko leihora
Gibeleko leihora
Eta itxasoko aldera.

13.- Eijerra zira maitia (F. Rematxa)

Eijerra zira, maitia,
erraiten deizüt egia ;
Nurk eraman ote deizü,
raitara raita rai,
Zure lehen floria ?
Eztizü egin izotzik,
ez eta ere karrunik
Ene lehen floriari,
raitara raita rai,
Kalte egin dienik.

14.- Txorietan bürüzagi (F. Rematxa)

Txorietan bürüzagi erresinula kantari
Kantatzen dizu ederki goizan argi hastiari.
Oi ! haren aire ederrak txoratürik naü ezarri.

15.- Astea luze (F. Rematxa)

Astea luze gandun Maria,
non dun hasteko matazaria
Matazaño bat indiat eta
tabernarako erdia gainera.
Gainerakoa non dun Maria,
Zertaz izan naiz nerau jantzia
Sukalondoan nengoelarik
Erre zitakan bertzea.

16.- Hondarribia, herri txikia (F. Rematxa)

Hondarribia herri txikia,
erdian plaza zabala,
Alargun batek hor emen dauzka
ederrak Hiru alaba :
Zon, zon, zon, Isabela, Manuela, Margarita,
Zon eta zun, eta zun.
Peru laga ta jun, Peru laga ta jun.

17.- Noraren begi nabarrak (G.Aresti- R.Castro)

Dolore eta Nora dirade ahizpa onak bezala
Antigoako Andre Mariak biok anpara gaitzala
Emagalduak har beza andre prestuaren diosala.

18.- Noraren bisaia zimela (G.Aresti- R.Castro)

Otso herrira faten dirade artzaiak
Honelaxen galtzeko euskaldun eztaiak
Alferrik itxadoten du arima-zaiak
Zimeltzen hasi dira Noraren bisaiak.

19.- Noraren bihotz apala (G.Aresti- R.Castro)

Orain zuri doakizu nire pentsamentua
Deseo dizut mentura eta bake santua
Noraren bihotz apalak badu sentimentua
Ezpain artean har zazu berriz ere kantua
Euskal zuhaitz zaharrari xertatzeko mentua.

20.- Buba ñiñaño (A. Irigoien-R.Castro)

Buba, ñiña; lotzeko miña, haurra dugu ñimiño,
lokartzeko gaiztoño ; bubatto, ñiñatto,
haur ttipia lo dago.Niña, buba ; lokartu bada, xoria hegan libro, Orain kabitxoan lo ; ñiñatto,
Haur gurea lo dago.
Buba, ñiña; aingeru fiña, xakurra zaunka dago, Hala bada go bego; bubatto, ñiñatto, Haur ederra lo dago.
Buba ñiña, lotzeko miña , haurra dugu ñimiño, Lokartzeko gaiztoño ; bubatto, ñiñatto, Haur tippia lo dago.
Niña, buba, lokartu bada, xoria hegan libro, Orain kabitxoan lo; ñiñatto, bubatto, Haur gurea lo dago.
Buba, ñiña ; aingeru fiña, xakurra zaunka dago, Hala bada go bego ;bubatto,ñiñatto, Haur gurea lo dago.

21.- Artaso (B. Gandiaga-F. Escudero)

Elgea mendiko bihur gain ondoan, Artaso lotan dago,
Lo geldi maltsoan.
Jentilen ama bizi,
Tuntur eta magun,
Sortalderantz etzin zen
Eder eta bigun.
Pagadian pagoak,
Zelaian belarra.
Dolmen gerta zitzaion
Bistan duen bularra.
Nik ez dut esnatuko,
Baina bai maitatu ;
Baina bai darion
Lehen arnasatik hartu
Eta bedeinkatuta,
Hala bitza
Jaunak San Bernardoz
Artason dantzatzen direnak.

22.- Nafarra, oi Nafarra (M.Labeguerie)

Nafarra, oi Nafarra,Euskadi lehena,
Ederra zen ametsa zure erregena.
Arrosa bat urrezko zazpi ostokoa,
Errege haur baten neurri betekoa,
Edozein baratzetan ezin sortuzkoa,
Zurean zen loratu batasun gogoa.
Entzuten da kantatzen zure gaztelutan,
Uztai harri zaharren erreberietan,
Santxoren hilobitik ilun nabarretan,
Beti jalgitzen diren asperen tristetan.
Azkarrena zu zinen zazpi alabetan,
Zure gatetan preso nork zaitu ba eman,
Xuti zaite ta jalgi euskal herrietan,
Batasun berriaren arrosa eskutan.
Nafarra, oi Nafarrra, Euskadi lehena,
Ederra zen ametsa zure erregena.

23.-Maitia, nun zira (A.Donostia)

Maitia, nun zira ?
Nik etzütüt ikusten,
Ez berririk jakiten,
Nurat galdu zira ?
Ala kanbiatü da zure deseiña ?
Hitzeman zenereitan,
Ez behin, bai berritan,
Enia zinela.

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “MAITE IDIRIN KONTZERTUAN – EUSKAL ABESTIAK”