IKUSI MENDIZALEAK - SABIN LOPEZ DE GEREÑO
PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF
ENTZUN GRABAZIOA:
LÓPEZ DE GEREÑO, SABIN (1941- -- ).
Bilboko familia euskaltzale batean jaioa. Biolin ikasketak burutu zituen, baina ez da inoiz musikari profesionala izan. 1960 urtearen inguruan, bere anaia Xabierrek (idazle famatua berau eta garai hartan Txistulari aldizkariko arduraduna) eskatuta eta txistularien errepertorioa berritu asmoz, Ikusi mendizaleak izeneko martxa hau sortu zuen. Bertan musikarekin batera bere beste zaletasun handia aipatzen du: mendia. Hitzak ere berak jarri zizkion. Laster batean zabaldu zen Euskal Herri osoan eta gaur egun oso ezaguna da. Musikan beste lan batzuk ere baditu, euskal kanta bilduma bat, besteak beste.
LETRA
Ikusi mendizaleak baso eta zelaiak,
mendi tontor gainera igo behar dugu.
Ez nekeak, ez da bide txarra; gora, gora, neska-mutilak, a, a, a,
Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak.
Hemen medi tontorrean, euskal lurre artean,
begiak zabaldurik, bihotza erretan.
Hain ederra, hain polita data; gora, gora Euskal Herria, a, a, a,
Gu euskaldunak gara, Euskal Herrikoak
Valoraciones
No hay valoraciones aún.