Descripción
SALAMANKARA. AITA JAINKOAK – Anonimoa
PARTITURA para GUITARRA en descarga PDF
SALAMANKARA, ABESTIA
Garai bateko oihartzunak entzuten dira abesti honetan. Gaztetatik pralie nonbratzea eta Salamankara ikastera joatea aspaldiko kontuak baitira. Hala ere, afalondoetako kanturik erabilienetakoa da. Estudiante tunante hitzak oraindik ere gustagarriak egiten zaizkigu, nahiz eta jatorriz zuten zentzuaz kasik inor ez den akordatzen. Alegia, inork gutxik estudiatzen zuenean eta are gutxiago herritik ateratzen zenean, estu diante tunante zen ¡ende langile eta normalaren aurrean hitz ¡ario handiko eta itxuraz harrosko gertatzen ziren haiek’ deitzeko tankera topikoa. Tuna, estudianteen korua honekin Iotzen da noski.
Izenaren jatorria, diotenez, frantsesaren bitartez gaztelaniara pasatu da. Eta honetatik euskarara. Arlote taldeen buruzagiei roi de Thunes esaten ornen zitzaion, hasieran Tuniziako Errege esanahi metaforikoaz. Eta hortik tuno hitza arlote eta estudiante esatera pasatu da.
Hemen ere emakumezkoen eta ezkontzaren kontrako jarrera matxista azaltzen da bigarren bertsoaren amaieran.
SALAMANKARA LETRA:
Gazte gaztetik aitak ta amak
fraile ninduten nonbratu
bai eta ere estudiora
Salamankara bidaldu.
Salamankara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.
Ostatu xume polit batean
gosez gelditu bainintzen
neska xarmant bat ari zitzaidan
mahainean zerbitzatzen.
Begia kartsu, ezpaina lore,
enekin aise mintzatzen
aingeru hori ordu berean
ene bihotz barnean zen.
Hitz erdi batez maite nuela
erran nion belarrira
baina, gaixoa, herabetua
ihes joan zen kanpora.
Ez ahal nauzu, izar ederra,
kondenatzen infernura!
Ez da sekulan ene gogotik
histuko zure itxura.
Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
orduntxe bai jakinen nuen
atea nori ireki.
Lehenengo aitari, gero amari,
gero anai-arrebari,
ta azken orduan isil-isilik
nire maite politari.
Valoraciones
No hay valoraciones aún.