Nemesio Otaño, antología

2.99

Música en DESCARGA MP3 o ESCUCHA ONLINE

GRABACIONES HISTÓRICAS realizadas por Loiola Herri Irratia entre los años 1971-1974 en el Festival Música en Loiola. Edición de Juan Rekarte

Victoria Canale, Maite Idirin, sopranos, Javier Bello Portu, órgano y dirección

  1. 01 - Estrella hermosa
  2. 02 - Noche y dia
  3. 03 - Niño divino
  4. 04 - Adagio
  5. 05 - Jesús, vivir no puedo
  6. 06 - A media noche
  7. 07 - Dueño de mi vida
  8. 08 - Estrella hermosa (Glosa de J. de Urteaga)
  9. 09 - Zutik gurutze ondoan
  10. 10 - O zein eder!
  11. 11 - Izar eder

Descripción

Nemesio Otaño, antología

Música en DESCARGA MP3 o ESCUCHA ONLINE

GRABACIONES HISTÓRICAS realizadas por Loiola Herri Irratia entre los años 1971-1974 en el Festival Música en Loiola. Edición de Juan Rekarte

Victoria Canale, Maite Idirin, sopranos

Javier Bello Portu, órgano y dirección

01 – Estrella hermosa, 02- Noche y dia, 03 – Niño Divino, 04 – Adagio, 05 – Jesús, sin Tí vivir no puedo, 06 – A media noche, 07 – Dueño de mi vida, 08 – Estrella hermosa (Glosa de J. de Urteaga), 09 – Zutik gurutze ondoan, 10 – O zein eder, 11 – Izar eder

Nemesio Otaño jesuitaren musika

Nemesio Otaño (1880-1956)

jesuitaren obran murgiltzen bagara berehala konturatuko gara zer-nolako labirintoan sartu garen eta zein erreza den bertan galtzea. Gizon oso azkarra eta lan-ahalmen handikoa izan zen, eta bere bizitzako lehen partean emaitza garrantzitsuak eman bazituen ere, gero, Errepublika etorri zenean, bere ahalmena musika- sorkuntzari eta lan musikologikoari eskaini beharrean politika jarduerari eskaini zion. 

1896an Jesusen Lagundian sartu zen

eta XX. mende hasieran, Valladoliden, Bizente Goikoetxea eta Bizente Arregirekin hasi zituen musika ikasketak. Urte garrantzitsuak dira eliz musikarako. Pio X. Aita Santuaren Motu Proprio entziklikak Elizako musika arauak behar bezala jarriko ditu eta sustrai gregoriarretara eta otoitzerako musika egokiago batera bideratuko ditu. Otaño, Goikoetxea bere maisua eta, laster bere lagun min eta gidari izango den Felipe Pedrell izango dira gurutzada “zezilianista” honen bultzatzaile nagusiak Espainian. Berehala jarri zen lanean jesuita gaztea, eliz musikako kongresua antolatu zuen eta, batez ere, “Musica Sacro-Hispana” izeneko aldizkaria sortuz, ideia berriak eta bere musika zabaldu zuen. Lan handiko urte oparoak dira, beharbada garrantzitsuenak musikalki begiratuz. 

Lagundiko ikastetxeetan

irakasle lanetan jardun zuen eta Oñako Eskolania sortu eta zuzendu zuen, eta geroago, Comillaseko Unibertsitate Pontifikalekoa. 1911 Oñan grabaketak egin zituen!, aldizkaria zuzendu, Mocquereau-Pothier izeneko eztabaida gregorianista mingarrian hartu zuen parte Mocquereau-ren alde eta mundu osoan ospea emango zion piezak konposatu zituen: Izar eder, Adagio eta batez ere, bere pieza ezagunenak jasotzen zituen “Repertorio musico de Sal Terrae” izeneko bilduma. 100.000 ale baino gehiago saldu zituen.

1922an Lagundiak Donostiara bidali zuen San Ignazio ikastetxea sortzeko. Han pasa zituen 10 urte, eta ez dirudi orduan pil-pilean zegoen euskal kulturarekin harremanik izan zuenik. Dena den, Marcel Duprék emandako kontzertu baten ondoren ateratako eta famatu egin den argazki batean bai agertzen da, beste euskal konpositore batzuen artean: Donostia, Guridi, Olaizola, Pagola, Urteaga eta abarrekin. Errepublikaren etorrerarekin eta honek Lagundia deuseztatu ondoren, 1932tik 1937ra arte Azkoitian biziko da, eta nahiz eta bere biografoak Aita Lopez Calok musikalki urte oparoak izan zirela esan, ez dirudi bukatu zituenik garai horretan hasitako musika lan asko. 

Frankismo garaile

eta basatiarenarekin erabateko lotura izan zuelako garai haietako musika hierarkia altuenean egon zen, eta beste kargu batzuen artean, Madrileko Kontserbatorioko zuzendari izan zen, berriztapen sakona eginez. Espainiako Irrati Nazionaleko albistegietako Erretreta konposatu zuen, eta urte luzeetan sistematikoki entzuten zen berrietan. Hori da, hain zuzen ere, gure herrian berarekiko dagoen ezinikusiaren arrazoia. 

Otañoren lana

Eta zertan da Aita Otañoren musika lana? Lehenengo eta behin gorago aipatu ditugun obrak daude, batez ere Errepertorioa, zeinekin lortzen duen liturgia-musika katolikoari lehen mailako kantorala ematea, protestanteen kantoral handien antzera. Berari esker da egun hain ezaguna Goikoetxearen musika. Berak egindako gregorianoari buruzko lanak eta Musica Sacro-Hispana aldizkarikoak azterketa sakon eta eguneratu baten beharrean daude, eta ziurrenik bitxikeri ederrak agertuko direla.

Musika katolikoaren nahaste-borrasteak Motu Propioaren ideiak ezabatuak zituen, Otaño bera bizi zelarik ere, baina 50eko garai haietako ezkorrenak ere, eta Otaño oso zen ezkorra, ez zuen usteko iritsi zitekeenik ere egun dagoen maila hain baxuraino. (Itzlupena: Xabier Ugarte Ayastuy) 

 

LA MÚSICA DE NEMESIO OTAÑO, S.J.

Nemesio Otaño

Al penetrar en la obra del Padre Otaño (1880-1956) inmediatamente nos vemos metidos en un laberinto en el que es muy fácil perderse. Fue un hombre de unas sobresalientes inteligencia y capacidad de trabajo que durante la primera parte de su vida produjeron importantes frutos pero que luego, con el advenimiento de la República, su dueño las dedicó a actividades políticas en detrimento de la creación musical y el trabajo musicológico. 

Estudios y formación

Entró en la Compañía de Jesús en 1896 y a comienzos de s.XX, en Valladolid, empezó sus estudios musicales con Vicente Goicoechea y Vicente Arregui. Son años importantes para la música sacra católica: la encíclica Motu Proprio del Papa Pío X va a poner orden en las normas musicales de la Iglesia señalando una vuelta a las raíces gregorianas y hacia una música mas adecuada al culto, al movimiento llamado Cecilianismo. Otaño, junto con su maestro Goicoechea y al que pronto será su gran amigo y guía, Felipe Pedrell, serán los abanderados de esta cruzada “cecilianista” en España.

Su obra

Pronto se puso manos a la obra el joven jesuita organizando congresos de música sacra y, sobretodo, fundando la revista Música Sacro-Hispana, con el fin de difundir las nuevas ideas y su música. Son años de trabajo incansable, quizás los más importantes, musicalmente hablando. En sus funciones como profesor en los distintos seminarios de la Compañía funda y dirige las Escolanías de Oña y, más tarde, de la Universidad Pontificia de Comillas. ¡Hace grabaciones, en Oña en 1911!

Toma parte en el agrio debate gregorianista Mocquereau-Pothier, del lado Mocquereau y compone las que al final serán las obras por las que será mundialmente conocido: Estrella Hermosa, Adagio y, sobre todo, el Repertorio músico de Sal Térrea, obra esta de la que se venderán mas de 100,000 ejemplares y que incluye sus canciones mas conocidas.

En 1922 la Compañía lo envía a Donostia donde infatigable funda el colegio San Ignacio. Allí pasó 10 años y no parece que haya tenido ningún contacto con la cultura vasca que estaba entonces en plena ebullición. Si aparece en cambio en una famosa foto con un grupo de compositores vascos: Donostia, Guridi, Olaizola, Pagola, Urteaga, etc. sacada con ocasión de un concierto de Marcel Dupré.

Con el advenimiento de la República y la disolución la Compañía por parte de esta, de 1932 a 1937 vivirá en Azkoitia y aunque según su biografiador, el Padre José López Calo, S.J., son años fecundos musicalmente no parece que llegó a terminar muchas de las obras que entonces emprendió. 

Su simbiosis total con el franquismo triunfante, el más feroz, lo encumbró al más alto nivel de la jerarquía musical de la época siendo, entre muchos cargos, director del Conservatorio de Madrid que reformó a fondo. Fue autor de la Retreta que durante los larguísimos años del franquismo acompañó sistemáticamente los noticieros de Radio Nacional de España. Esa identificación es la causa que en nuestro País se le tenga una inquina generalizada. 

Legado

¿Qué ha quedado de la obra del Padre Otaño? Primero que todo, las obras arriba mencionadas, sobretodo el Repertorio, con el que logra darle a la música litúrgica católica un himnario de primera categoría comparable a los grandes cantorales protestantes de uso cotidiano. También está el hecho que gracias a él se salvó del casi probable olvido la música de Goicoechea.

Sus trabajos sobre el gregoriano y los de Música Sacro-Hispana esperan un estudio actual serio y seguramente contendrán muchas perlas. Al Motu Proprio y sus ideales lo había barrido de la escena, ya en vida de Otaño, el galimatías musical católico aunque en esos años Cincuenta ni el más pesimista, y Otaño lo era al respecto, jamás sospechó que llegaría a los ínfimos niveles actuales. 

BIOGRAFÍA: Nemesio Otaño, S.J. Medio siglo de música religiosa en España, José López Calo, S.J. ICCMU, Madrid 2010. 

 

Valoraciones

No hay valoraciones aún.

Sé el primero en valorar “Nemesio Otaño, antología”